Luis Irizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Irizar

Bizitza
JaiotzaHabana1930eko maiatzaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaDonostia2021eko abenduaren 9a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua, idazlea eta enpresaburua
Lantokia(k)Donostia
escuelairizar.com

Luis Irizar Zamora (Habana, Kuba, 1930eko maiatzaren 30a - Donostia, Gipuzkoa, 2021eko abenduaren 9a) euskal sukaldaria izan zen, euskal sukaldari ezagun askoren maisua izandakoa.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Irizar Habanan jaio zen, aitak aguazil bat itsasora bota eta ihes egin zuelako[1]. Fulgencio Batistaren sarjentuen matxinadak sortutako egoera zela eta, familiak Donostiara itzultzea erabaki zuen[1]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziskotarrekin ikasi zuen Arantzazuko santutegian. Ikasle ona bazen ere, erlijioa utzi eta arteari ekin zion. Igeldon bere familia zuen jatetxean lan egiten hasi zen eta hamazazpi urte zituela, Donostiako Maria Cristina hotelaren sukaldean[3].

Gero Frantzian, Ingalaterran eta Suitzan izan zen sukaldari[3] hamar urte Londresko Martinez jatetxean eta gero Hilton hotelean - non Xabier Zapirain sukaldebururekin aritu zen gerora - eta hiru Parisen emanda[1].

Michelin Gida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxera itzuli eta Oiartzunen bertako Xabier Zapirain sukaldariarekin "Gurutze Berri" [4] izeneko jatetxea eraiki zuen, Donostiako "Casa Nicolasa" jatetxearekin batera Michelingo izar bat lortzeko lehendabiziko jatetxe euskalduna[1]. Madrilen, Hotel Alcala eta Irizar jatetxea zuzendu zituen.[5]. Adituen ustez, Luis Irizar euskal sukaldaritzaren patriarka izan zen, atzerrian ikasitakoa euskaldundu zuelako.

Maisua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko klaseak Londresko Hilton hotelean eman bazituen ere[6], Irizar euskal sukaldari askoren maisua izan zen[7]:

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maestro de maestros. Abalonbooks, 2021
  • "Recetas sabrosas para diabéticos". Ttartalo, 2005[12].
  • "Técnica y gestión de un oficio: cocinero" Urumea, 1998.
  • "Erabateko sukaldea edo Sukalde kontutan sekula ez galtzeko jakin behar diren gauzak eta erak zerrendan idatziak" Hasier Etxeberria eta Julian Bereziartuarekin batera, Ttartalo, 1998.
  • "La cocina de las aves de caza", Alianza Editorial, 1996.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]