Michelin Gida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1929ko Gida

Michelin Gida Michelin Éditions du Voyage frantziar argitaletxeak egindako gida turistikoen izena da. Gehienetan Michelin gidaz aritzen denean Guide rougez aritzen da, non hotel eta jatetxe nagusienak agertzen diren.

1900. urtean André Michelinek sortua, 1920tik aurrera saltzen dute. Urte hartatik ere, jatetxeen kalitatea sailkatzen dute, izarrak jartzen.

Euskal Herriko jatetxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Euskal Herriko hiru jatetxek hiru izarrak lortu zituzten: Donostiako Akelarre eta Arzak eta Lasarte-Oriako Martin Berasategi hain zuzen ere.

Hego Euskal Herrian, Araban izarra lortu duten jatetxe bi dituzte, biak Gasteizen. Bizkaian sei jatetxek dute izar bat edo gehiago, horietatik bi Bilbon. Gipuzkoan, berriz, bederatzi jatetxe daude, horietatik bost Donostian. Azkenekoz, Nafarroak hiru jatetxe ditu, bat Iruñean dagoena.

Donibane Garazin dagoen Les Pyrénées jatetxeak, Firmin Arranbidek zuzenduta, 1985ean bere bigarren izar lortu zuen, 2000. urtean galdu eta 2008an berreskuratu zuen. 2008an ere Michelin izar bakarra mantendu zuen Baionako Jean-Claude Telletxea sukaldariak, Cheval Blanc ostatuko nagusiak eta Miarritzeko bi ostatuk beren Michelin izarra galdu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michelin Gida Aldatu lotura Wikidatan