Luis Orotz Zabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Orotz Zabaleta
Bizitza
JaiotzaNardoze Alduate1885eko ekainaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIruñea1962ko abenduaren 4a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaColegio de San Francisco Javier, Tudela (en) Itzuli
Madrilgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta idazkaria

Luis Orotz Zabaleta (Nardoze Alduate, Urraulbeiti, 1885eko ekainaren 20-Iruñea, 1962ko abenduaren 4) Nafarroako Foru Aldundiko eta Eusko Ikaskuntzako zuzenbide-aholkularia zen.

Madrilgo Unibertsitatean Zuzenbide Lizentziatu gisa graduatu zen 1907ko otsailaren 16an. 1913tik behin baino gehiagotan Nafarroako Foru Aldundiko Idazkari kargua bete zuen, bitarteko edo jarduneko moduan, 1921eko urtarrilaren 24an plaza lortu zuen arte.

1918an Eusko Ikaskuntza sortu zuten Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko Foru Aldundiek kultur erakunde gisa. Eusko Ikaskuntzak 1919an Donostian antolatu zuen Euskal Administrazioaren Batzarraren aurrean parte hartu zuen, eta bertan 1841eko Legeak ekarri zuen aldaketa eta nahasmendua aztertu zituen. Bere lan nagusia Nafarroako administrazio legeria sistematizatzea izan zen, foru legetzat hartzen den lan eskerga.

1918tik 1920ra, Foru Birgizarteratzeari buruzko eztabaidan, prentsa-artikuluekin parte hartu zuen, hala nola Diario de Navarran argitaratutakoa: «Nafarroako foru-araubidea». Bertan, unitate konstituzionalaren mugak eta 1841eko Legeak mugatutako eskubideak aztertzen ditu. Primo de Riveraren diktadurak lege-proiektu bat aurkeztu zuen udalak arautzeko, eta legearen edukia Foru Eskubideetarako kaltegarritzat jo zuen Aldundiak, 1841eko Foru Legearen arabera. Negoziaketa irekiak, gai horretan Nafarroako autonomia printzipioak ezartzeko oinarriak hitzartu ziren, 1925eko azaroaren 4ko Lege Dekretuan zehaztu zena. Bertan oinarrituta, Orotzek Nafarroako Udal Administraziorako Araudia proiektua idatzi zuen, 1927an Foru Kontseilura proiektu gisa bidalia eta 1928ko otsailaren 3an onartua. Eusko Ikaskuntzako kide gisa 1931ko Euskonafartar Estatutuaren idazketan parte hartu zuen, eta 1919ko ekainaren 19an Iruñeko Udalako Batzarreko idazkari gisa jardun zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]