Max Theiler
Max Theiler | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pretoria, 1899ko urtarrilaren 30a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Heriotza | New Haven, 1972ko abuztuaren 11 (73 urte) | ||
Heriotza modua | : birikako minbizia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | St Thomas's Hospital Medical School (en) ![]() Rhodes University (en) ![]() Londresko King's College Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Pretoria Boys High School (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | medikua, kimikaria eta birologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Rockefeller Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Max Theiler (Pretoria, Hegoafrika, 1899ko urtarrilaren 30a - New Haven, Connecticut, AEB, 1972ko abuztuaren 11) hegoafrikar jatorriko Estatu Batuetako sendagile eta birologoa izan zen, 1951n sukar horiaren aurkako txertoa garatu izanagatik Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuelarik[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Max Theiler Pretorian jaio zen, Hegoafrikan, 1899ko urtarrilaren 30ean. Gurasoak ospe handiko Arnold Theiler suitzar albaitaria eta Jegge Emma izan zituen eta bikotearen 4 seme-alabetako bat izan zen Max[2].
Pretoria Boys High School eta Rhodesko unibertsitatean ikasi zuen eta, gero, Lurmutur Hiriko Unibertsitateko Mediku Eskolan, 1918an graduatu zelarik.
Hegoafrika utzi eta St Thomas' Hospital Medical School eta London School of Hygiene and Tropical Medicine ikastetxeetan ikasi zuen eta Londres eta Ingalaterrako kolegioen kide egin zen[2].
Medikuntzako ikasketak Londresen egin ondoren, Harvard Unibertsitateko (AEB) laborategietan jardun zuen. Amoebak eragindako disenteria ikertzen aritu zen urte luzez eta karraskariek transmititutako sukarraren aurkako txertoaren bila. Andrew Sellardsen laguntzaile izan zen eta sukar horiaren inguruan ikertzen aritu zen. 1926an, atzera bota zuten bakterio batek eragiten zuela esaten zuen Hideyo Noguchiren ideia eta, 1928an, birusa zela identifikatu ondoren, Afrika eta Hegoafrikako birusak inmunologikoki berdinak zirela erakutsi zuten.
1930etik 1964ra, New Yorkeko gaur egungo Rockefeller Unibertsitatean egin zuen lan. 1951n, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen sukar horiaren aurkako txertoa aurkitu zuelako.
New Havenen Connecticut (AEB) hil zen1972ko abuztuaren 11n eta ez zuen AEBetako hiritartasuna lortu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]