Lynette Yiadom-Boakye

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lynette Yiadom-Boakye
Bizitza
JaiotzaLondres Handia, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Talde etnikoaafro-amerikarra
Hezkuntza
HeziketaFalmouth University (en) Itzuli
Royal Academy Schools (en) Itzuli 2003)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Londres
MugimenduaArte garaikidea

Lynette Yiadom-Boakye (Londres, Erresuma Batua, 1977) britainiar margolari eta idazlea da. Ezaguna da irudimenezko subjetuen edo aurkitutako gauzen erretratuengatik, kolore motel itzaletan margotuak. Bere lanak pintura irudi beltza berpiztu du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lynette Yiadom-Boakye Erresuma Batuko hiriburua den Londresen jaio zen, eta bertan bizi eta lan egiten du.[1] Ghanatik emigratu ostean, gurasoek Osasun Zerbitzu Nazionaleko erizain lan egin zuten. Yiadom-Boakye Central Saint Martins College of Art and Design zentralera joan zen, eta handik Falmouth College of Artera. 2000n amaitu zituen unibertsitateko ikasketak.[2] Gero, 2003an Royal Academy School-en masterra egin zuen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, Okwui Enwezorrek aitortu zion bere lana, eta erakusketa bat eskaini zion Harlemeko Studio Museum-en.[3] 2013ko sari entzutetsu baterako izendatu zuten.[4] Yiadom-Boakyek, bere artista-lanaz gain, eskolak eman ditu Oxfordeko Unibertsitateko Ruskin Arte Eskolan. Han, Arte Ederretako bere master-programaren tutore bisitaria da.[5] Margolari gisa izan zuen eragina 2019ko Powerlist-en onartu zen, eta, ondoren, 2020an Erresuma Batuan Afrikako edo Karibeko herentzien eragin handiena izan zuten pertsonen "top 10"ean sartu zen.[6][7]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yiadom-Boakyeren lana irudimenezko subjektu beltzez margotutako erretratuak dira. Bere pinturak batez ere figuratiboak dira, kolore gordin eta itzalekin. Bere lanaren paleta iluna ezaguna da bere gaien izaera denboragabeari laguntzen dion gelditasun-sentsazioa sortzen duelako. Alegiazko banako pertsonen erretratuetan, pertsonak irakurtzen, atsedenean eta betiko poseetan agertzen dira. Subjektuen irudikapenari aurpegi-adierazpen kontenplatiboak eta keinu lasaiak ematen dizkio, eta horrek ikusle askorentzat ulergarri bihurtzen ditu haien jarrerak eta gogo-aldarteak. Iruzkingileek harremanetarako gaitasun horri egotzi diote Yiadom-Boakyeren lanaren arrakastaren zati bat. Artista bere pertsonaiak hamarkada edo garai jakin batekin lot ez daitezen saiatzen da. Horrek esan nahi du esate baterako, ez dituela oinetakorik margotzen, oinetakoek denboraren arrastoa uzten baitute.[8] Irudi horiek hondo anbiguoen aurrean egon ohi dira, eta tonu monokromatikoen barruan flotatzen dute. Transfondo kriptiko baina hunkigarri horiek Velázquez eta Degas bezalako maisu zaharrak ekartzen dituzte gogora.[9]

Lynette Yiadom-Boakyeren estiloa pixka bat aldatu zen 2017ko "In Lieu of a Louder Love" ikuskizunaren estreinaldiaren ondoren. Kolore beroagoen konbinazio berria aurkeztu zuen. Haren gaiak xehetasun biziagoak ziren, hala nola linoleoz egindako koadrozko zorua, buruko zapi ausarta eta bainu-jantzia, eta hondo horia, laranja eta berdea.[9]

Nahiz eta gehienetan erretratu bakoitzak pertsona bakarra izan, pinturak talde konposatuetan irudikatu ohi dira, familiako erretratuak balira bezala.[10] Yiadom-Boakyek, bere giza irudiaren adierazpen-irudikapenekin, ingurune piktorikoaren mekanismo formalak aztertzen ditu, eta dimentsio politiko eta psikologikoak erakusten ditu bere lanetan, gure mundutik haratago, garai desberdin batean eta leku ezezagun batean dauden irudimenezko pertsonaiak ardatz hartuta.[11] Nahita pintatzen ditu irudiak, denboratik eta tokitik urrun. Honelaxe dio:

Jendeak galdetzen dit: nor dira, non daude? galdetu beharrekoa "Zer dira?" izan beharko litzatekeenean.[12]

Tate Museum-ek sarrera zabala eskaini zion bere lanari, 2020ko abenduaren 2tik 2021eko maiatzaren 9ra egindako lanaren erakusketa garrantzitsu bati laguntzeko.[13][14]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista batentzat, ohikoa da bere burua ez deskribatzea ez idazle gisa ez margolari gisa. Bere ipuin eta poema prosaikoak maiz agertzen dira bere katalogoetan.[8]

Bere lanaz hitz egitean, Yiadom-Boakyek dio bere idazkera bere pinturaren berdina dela berarentzat:

"Idazten ez ditudan gauzak pintatu egiten ditut eta pintatzen ez ditudanak idatzi egiten ditut".[15]

Erakusketak (hautaketa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005: Flowers Gallery "Artista del día" erakusketan[16]
  • 2010: Any Number of Preoccupations Studio Museum, Harlemen (New York).
  • 2011: Notes and Letters, Corvi-Mora, Londres (banakakoa).[17]
  • 2011: Make Believe, Galleri Magnus Karlsson, Stockholm.[17]
  • 2011: Lyongo (Frantzia) Arte Garaikideko XI. Biurtekoa.[17]
  • 2012: Lyongo (Frantzia) Arte Garaikideko XI. Biurtekoan parte hartu zuen[18]
  • 2012: Extracts and Versus, Chisenhale Galeria, Londres.
  • 2013: Entziklopedia Jauregia, 55. Biurtekoaren Pabiloi Nagusia.[1][19]
  • 2015: Verses After Dusk, banakako erakusketa Londresko Serpentine Galleryn.[20]
  • 2015: Sharjah-ko 12. biurtekoan parte hartzea, Arabiar Emirerri Batuetan.[21]
  • 2015: 03 kapsula: Lynette Yiadom-Boakye, Municheko Hause der Kunst-en[22]
  • 2015: Verses After Dark, Londresko Serpentine Galleryn[23]
  • 2016: A Passion to a Principle (banakako erakusketa), Kunsthalle Baselen.[24]
  • 2016: Sorrow for a Cipher (banakako erakusketa), Corvi-Moran.[25]
  • 2016: In Lieu of a Louder Love, New Yorkeko Jack Shainman galerian 26 pintura aurkeztu zituen, artistaren poema baten izenarekin.
  • 2016: Stranger, Clevelandeko Arte Garaikideko Museoa.[22]
  • 2017: Under-Song for a Cipher (banakako erakusketa) Arte Garaikideko Museo Berrian.[26] Erakusketa 2017ko maiatzean inauguratu zen eta 2017ko irailaren 3ra arte luzatu zen.[27] Programa Zadie Smith-ek zehaztu zuen The New Yorker-en, 2017. urteko ekainean.[28]
  • 2017: Elkarrizketa amaitu gabeak: bildumako lan berria. Erakusketa kolektiboa New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan.
  • 2019: In Lieu of a Louder Love (banakako erakusketa), Jack Shainman Gallery.[29]
  • 2019: Ghana Freedom, Veneziako Arsenaleko Artiglierie atala, 58. Veneziako biurtekoa.[30]
  • 2019: Hilton Als seriea: Lynette Yiadom-Boakye, Yaleko Arte Britainiarreko Zentroan, 2019ko irailaren 12tik 2019ko abenduaren 15era.[31][32]
  • 2020: Lynette Yiadom-Boakye: Fly in League whit the Night, Tate Britainen.[33]

Bildumetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2006: The Arts Foundation pintura-beka
  • 2012: Pinuk Fundazioaren Etorkizuneko Belaunaldiaren Saria
  • 2013: Turner sarirako lehen hautapena, Chisenhale galerian egindako erakusketagatik[41]
  • 2018: Carnegie Saria, Pittsburghen, Carnegie Internationalen emana, artearen sari zahar eta entzutetsuenetako bat, Carnegie Sariak urteko pintura onenak ohoratzen ditu.[9]

Artearen merkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresko Phillipsen 2019ko enkante batean, Yiadom-Boakyeren Leave A Brick Under The Maple (2015), gizon baten tamaina errealeko erretratua, milioi bat dolar ingurutan saldu zen.[42]

Beste artista batzuekin lankidetzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an margotuta, kehinde Wiley Lynette Yiadom-Boakye, Capplethwaiteko Jacob Morland, Yaleko Arte Britainiarraren Zentroan (New Haven, CT) dago ikusgai.[43]

Sal Idriss argazkilariaren Yiadom-Boakyeren erretratua Londresko National Portrait Galleryren bilduman dago.[44]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «LYNETTE YIADOM-BOAKYE: The Love Within | Contemporary And» www.contemporaryand.com.
  2. Cooke, Rachel. (31 May 2015). Lynette Yiadom-Boakye: artist in search of the mystery figure. ISSN 0261-3077..
  3. Kazanjian, Dodie. «How British-Ghanaian Artist Lynette Yiadom-Boakye Portrays Black Lives in Her Paintings» Vogue.
  4. McGreevy, Nora, Stunning Paintings of Fictitious Black Figures Subvert Traditional Portraiture, Smithsonian, December 3, 2020, with slide show and video link
  5. «The Ruskin School of Art - Lynette Yiadom Boakye» www.rsa.ox.ac.uk.
  6. «Who are the influential Black Britons honoured in Powerlist 2019?» Melan Magazine 2018-10-27.
  7. «Who's on the list of the most influential black people?» BBC News 2019-10-25.
  8. a b Smith, Zadie. (2017-06-12). Lynette Yiadom-Boakye's Imaginary Portraits. ISSN 0028-792X..
  9. a b c «LYNETTE YIADOM-BOAKYE'S LOVELY, 'LOUDER' NEW PAINTINGS» AFROPUNK 2019-01-16.
  10. What to See in New York Art Galleries This Week. 2019-01-08 ISSN 0362-4331..
  11. «Haus der Kunst - Detail» www.hausderkunst.de.
  12. Bollen, Christopher. (2012-11-27). «Galleries - Interview Magazine» www.interviewmagazine.com.
  13. An Introduction to Lynette Yiadom-Boakye From her imagined figures to her poetic titles, discover this figurative painter’s work, Tate Museum, accessed December 5, 2020
  14. Exhibition Announcement, Lynette Yiadom-Boakye Fly In League With The Night - The first major survey of one of the most important painters working today, Tate Museum, December 2020
  15. «Lynette Yiadom-Boakye» Tate.
  16. Copia archivada. .
  17. a b c Lynette Yiadom-Boakye. .
  18. Lynette Yiadom-Boakye. Verses After Dusk. 2015-05-07.
  19. Hirsch, Faye. (2015-06-25). Lynette Yiadom-Boakye. ISSN 0362-4331..
  20. "Lynette Yiadom-Boakye in conversation with Hans Ulrich Obrist (1 June 2015)", Serpentine UK.
  21. «GIBCA • Lynette Yiadom-Boakye» www.gibca.se.
  22. a b (Ingelesez) «Lynette Yiadom-Boakye: Under-Song For A Cipher» www.newmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  23. (Ingelesez) «Lynette Yiadom-Boakye: Under-Song For A Cipher» www.newmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  24. A Passion To A Principle • Kunsthalle Basel. .
  25. Alice, Primrose. (2016-09-09). «Our pick of this week's art events: 9 – 15 September» Royal Academy (The Royal Academy of Arts, London).
  26. Bell, Natalie. (2017-03-04). «Lynette Yiadom-Boakye: Under-Song For A Cipher» New Museum.
  27. «Lynette Yiadom-Boakye: Under-Song For A Cipher» www.newmuseum.org.
  28. Smith, Zadie. «Lynette Yiadom-Boakye's Imaginary Portraits» The New Yorker.
  29. «JACK SHAINMAN GALLERY» www.jackshainman.com.
  30. Russeth, Andrew. (2019-02-24). «Ghana Plans Venice Biennale Debut, with El Anatsui, Lynette Yiadom-Boakye, More» ARTnews.
  31. «The Hilton Als Series: Lynette Yiadom-Boakye» Yale Center for British Art.
  32. «The Hilton Als Series: Lynette Yiadom-Boakye» Fine Art Connoisseur 2019-09-18.
  33. Tate. «Lynette Yiadom-Boakye: Fly In League With The Night – Exhibition at Tate Britain» Tate.
  34. «Lynette Yiadom-Boakye born 1977» Tate.
  35. «Siskin | Yiadom-Boakye, Lynette | V&A Search the Collections» V and A Collections 2020-08-25.
  36. «King for an Hour» www.pamm.org.
  37. Lynette Yiadom-Boakye. .
  38. «Appreciation of the Inches» SFMOMA.
  39. Lynette Yiadom-Boakye – Artists – eMuseum. .
  40. «Lynette Yiadom-Boakye: Verses After Dusk» Serpentine Galleries.
  41. Extracts and Verses
  42. Scott Reyburn (June 27, 2019), Female Artists With African Backgrounds Are Winners at Phillips Auction in London New York Times
  43. «Art in Context : Kehinde Wiley's "Portrait of Lynette Yiadom-Boakye, Jacob Morland of Capplethwaite"» Yale Center for British Art.
  44. «Lynette Yiadom-Boakye - Portrait» National Portrait Gallery.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]