Zadie Smith

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zadie Smith

(2010)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaLondres1975eko urriaren 25a (48 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Nick Laird  (2004 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKing's College (en) Itzuli : Ingelesezko literatura
Hampstead School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta akademikoa
Lantokia(k)New York eta Londres
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea  (2010 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakVladimir Nabokov eta Salman Rushdie
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaeleberria

zadiesmith.com
IMDB: nm1259566 Facebook: zadiesmithauthor Twitter: ZadieSmith Edit the value on Wikidata

Zadie Smith (jaiotzez, Sadie Adeline Smith; Londres, 1975eko urriaren 27a)[1] idazle eta irakasle ingelesa da. Ipuinak, nobelak eta saiakerak idatzi ditu. Bere lehen nobelak, White teeth (2000) izenekoak, arrakasta lortu zuen, eta hainbat sari eskuratu zituen. 2010az geroztik, New Yorkeko Unibertsitateko irakaslea da, Sormen-idazketako fakultatean.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Smith Willesden-en jaio zen, Londres ipar-mendebaldeko Brent barrutian. Ama, Yvonne Bailey, jamaikarra eta aita, Harvey Smith, ingelesa zituen.

14 urte zituela, izena aldatu zuen: Sadie izatetik Zadie izatera igaro zen.[2]

Smithen ama Jamaikan hazi zen, eta Ingalaterrara emigratu zuen 1969an.[1] Smithen gurasoak dibortziatu egin ziren nerabe zela. Ahizpaorde eta nebaorde bana ditu, bai eta bi neba gazteago ere: bata Doc Brown, rapeatzaile eta umoregilea,[3] eta bestea, Luc Skyz rapeatzailea.

Ume zela, klake-dantzaren zalea zen,[1] eta nerabezaroan antzerki musikalean aritzea izan zuen buruan. Unibertsitatean zela, jazz abeslari gisa irabazten zuen dirua, eta kazetari izan nahi zuen. Desira horiek gorabehera, literatura bihurtu zen bere interes nagusia.

Heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Smith Malorees eta Hampstead eskoletara joan zen. Gerora, Cambridgeko King's Collegen Ingeles Literatura ikasi zuen.

Cambridgeko Unibertsitatean zegoela, Smithek hainbat ipuin argitaratu zituen The Mays Anthology lanean; ikasle berrien antologia da. Ipuin horiek argitaratzaile baten arreta deitu zuten, eta lehen nobela idazteko kontratua eskaini zion. Smithek erabaki zuen agente literario batekin harremanetan jartzea, eta A.P. Watt da ordutik haren ordezkaria.[4] 2001ean, antologiaren editore-gonbidatu izan zen Smith.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Smithen lehen nobela, White Teeth, 1997an aurkeztu zen mundu editorialean, oraindik amaitu gabe zegoela. Eskuizkribu zati bat oinari hartuta hasi zen eskubideak lortzeko enkantea, eta [[Hamish Hamilton argitaletxeak irabazi zuen. Smithek Cambridgeko Unibertsitateko azken urtean zegoela amaitu zuen nobela, eta 2000. urtean argitaratu zen. Segituan bihurtu zen bestseller, eta goraipatu egin zuten. Arrakasta izan zuen nazioartean ere, eta hainbat sari lortu zituen. Bestalde, 2002an, telebistarako egokitu zen nobela.[6]

Smith Londresko ICAn idazle egoiliarra izan zen, eta horren ondorioz, editore gisa sexuari buruzko lanen antologia bat argitaratu zuen, Piece of Flesh, egonaldi horren amaiera gisa.

Smithen bigarren nobela, The Autograph Man, 2002an argitaratu zen, eta salmentetan arrakasta lortu zuen, nahiz eta kritikak ez ziren izan White Teeth lanari egindakoak bezain onak.

The Autograph Man argitaratu ondoren, Smith Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Harvard Unibertsitateko Radcliffe Institute for Advanced Studyko kide gisa. Oraindik argitaratu gabe dagoen saiakera-liburu bat lantzen hasi zen (The Morality of the Novel; Fail Better ere deitua); bertan, XX. mendeko zenbait idazleri buruzko hausnarketak egiten ditu, filosofia moralaren ikuspegitik. Antza denez, liburu horretako zenbait zati Changing My Mind saiakera bilduman agertzen dira, zeina 2009ko azaroan argitaratu baitzen.[7]

Smithen hirugarren nobela, On Beauty izenekoa, 2005eko irailean argitaratu zen. Boston Handian kokatuta dago batez ere. The Autograph Man baino gehiago goraipatu zuten lan hau; Man Booker Prize sariaren hautagaien zerrendan egon zen,[8] eta zenbait sari eskuratu zituen.

Urte berean, Smithek Martha and Hanwell eman zuen argitara; pertsonaia arazotsu biri buruzko bi istorio labur tartekatzen dira bertan, aurretik Granta eta The New Yorker aldizkarian argitaratu zirenak. Penguin argitaletxeak argitaratu zuen lan hori, autorearen hitzaurre berri batekin batera, argitaletxearen 70. urteurrena ospatzeko poltsikoko edizioan. Lehen ipuinean, "Martha, Martha" izenekoan, Smithi ezagun zaizkion gaiak lantzen dira, arraza eta identitate postkoloniala, alegia; "Hanwell in Hell" lanak, aldiz, emaztea hil zaion gizon baten zailtasunei buruzko kontuak kontatzen ditu. 2008an, BBC Radio 4 irrati-katearen Today programako editore gonbidatua izan zen.[9]

Columbia Unibertsitatean fikzioari buruzko eskolak eman ondoren, Smith New Yorkeko Unibertsitateko irakaslea da 2010az geroztik.

2012an, NW nobela argitaratu zuen. Londres ipar-mendebaldeko Kilburn eremuan kokatuta dago, eta bertako posta-kodeari egiten dio erreferentzia izenburuak, NW6 baita. Ondaatje Sarirako eta Fikzioaren alorreko Emakumezkoen Sarirako hautagai izan zen. BBC telebistarako film bat egin zuten NW oinarri hartuta; Saul Dibbek zuzendu zuen, eta Rachel Bennettek egokitu zuen. Nikki Amuka-Bird eta Phoebe Fox[10] dira filmeko aktoreak, eta BBC 2 katean eman zuten, 2016ko azaroaren 14an.[11][12]

Smithen bosgarren nobela, Swing Time, 2016ko azaroan argitaratu zen. Smithek haurtzaroan klake-dantzarekiko zuen zaletasunean[1] du inspirazioa.

2011ko martxotik urrira, Harper's Magazine aldizkarian liburu berriei buruzko kritikak idatzi zituen.[13] Halaber, sarri kolaboratzen du The New York Review of Books aldizkarian.[14] 2010ean, The Guardian egunkariak Smithi galdetu zion zein ziren fikzioa idazteko bere 10 aholkuak.[15] Euskaraz, Irati Jimenezen Aiztoa eta arkatza liburuan daude irakurgai 10 aholku horiek.[16]

Grand Union Smithen istorio laburren lehen bilduma 2019ko urrian argitaratu zen. Eta 2020an, sei saiakera argitaratu zituen Imitations izeneko bilduma batean. Adierazi zuenez, lan horien egile eskubideengatik dagokion dirua dohaintzan emango die Equal Justice Initiative elkarteari eta COVID-19a dela-eta sortutako New Yorkeko larrialdi-funtsari.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Edemariam, Aida. (2005-09-03). «Profile: Zadie Smith» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-09-01).
  2. (Ingelesez) «The return of Zadie Smith» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  3. (Ingelesez) «Zadie Smith talks to British rapper Doc Brown» the Guardian 2005-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2011-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  5. (Ingelesez) The Mays Anthology. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  6. (Ingelesez) Edemariam, Aida. (2005-09-03). «Profile: Zadie Smith» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  7. (Ingelesez) «Interview with Zadie Smith» The White Review (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  8. (Ingelesez) Taylor, Ihsan. (2006-09-17). «Paperback Row» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  9. (Ingelesez) Guest editor: Zadie Smith. 2008-12-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  10. «Amuka-Bird and Fox to star in NW adaptation | The Bookseller» www.thebookseller.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  11. (Ingelesez) «NW star Nikki Amuka-Bird: Bursting through the glass ceiling can cause damage» The Big Issue 2016-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  12. (Ingelesez) Meltzer, Tom. (2016-11-14). «NW star Nikki Amuka-Bird: 'Zadie is challenging the viewer'» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  13. (Ingelesez) «Zadie Smith Takes Over New Books Column for Harper’s Magazine» Observer 2010-09-20 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  14. (Ingelesez) «Zadie Smith» The New York Review of Books (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  15. (Ingelesez) Staff, Guardian. (2010-02-22). «Zadie Smith's rules for writers» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  16. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Zadie Smith: Ametsen Hiriko idazlea» www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  17. (Ingelesez) Popova, Maria. (2020-08-13). «Creativity in the Time of COVID: Zadie Smith on Writing, Love, and What Echoes Through the Hallway of Time Suddenly Emptied of Habit» Brain Pickings (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]