Mórrígan
| Mórrígan | |
|---|---|
| Irlandar mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Jatorrizko izena | Mórrígan |
| Sexua | emakumezkoa |
| Familia | |
| Ama | Ernmas (en) |
| Anai-arrebak | Ériu, Matxa (mitologia), Badb, Banba (en) |
Mórrígan (ingelesez ere The Morrigan) edo Morrígu Irlandako mitologiako jainkosa konplexu eta enigmatikoa da, hainbat alderdiri lotua, gerra, patua, subiranotasuna eta profezia barne.
Lebor Gabála Érenn (Irlandako Konkistaren Liburua) epopeian, esaten da Anand Morríganen beste izen bat dela.
Askotan, irudi krudelaz eta gerrarako prest dagoen pertsonaia gisa irudikatzen da; batzuetan, borroka-eremuan bele gisa agertzen da, gudariak inspiratuz edo gatazken emaitza zein izango den esaten. Jakina da itxuraz aldatzeko gaitasuna duela, animalia batzuen edo giza emakume baten forma bereganatuz, jendearekin eta beste jainko-jainkosekin elkarreraginean aritzeko[1][2].
Bere izena "Erregina handia" edo "Behorren erregina" esan nahi duela ondorioztatu da.
Bere ahizpak, gerraren jainkosak Bodb eta Macha dira, eta hirukoteari "Mórrigna" esaten zaio batzuetan.
Samhain jaialdia, urriaren 31n eta azaroaren 1ean, garrantzitsua zen beretzat, Dagda jainko gerlariarekin bat egiten zuenean, horrela, hurrengo urterako emankortasuna eta oparotasuna bermatzen zelako. Mórrígan leku nabarmena du Irlandako mitologian. Kondairetan, behin eta berriz huts egiten du CúChulainn heroia limurtzeko ahaleginetan. Horrelako ipuinetan, batez ere gatazkara bultzatzearekin, guduaren eragitearekin eta heriotzaren probokazioarekin lotzen da. Jainkosak itxura beldurgarria du, baina ugalkortasunarekin duen erakargarritasun sexuala ere badu. Hau da, heriotzarekin eta ugalkortasunarekin lotuta dago. Borroka-zelaian (bele moduan agertzen den lekua) suntsitzaile handia den[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Kabir, Syed Rafid. (2023-03-20). The Morrigan: Celtic Goddess of War and Fate | History Cooperative. (kontsulta data: 2023-09-02).
- ↑ (Ingelesez) Cartwright, Mark. (2021-02-09). «The Mórrigan» World history Ecyclopedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cartwright, Mark. (2021-03-19). «El antiguo panteón celta» World history Ecyclopedia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Mitologia zelta | ||
|---|---|---|
|
Arturiar zikloa: Bretainiako materia • Artur errege • Merlin • Lantzelot • Exkalibur Zelta jaiak: Samhain • Imbolc • Bealtaine • Lughnasadh | ||
| Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |