Edukira joan

Madeleine Marzin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madeleine Marzin

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1956ko urtarrilaren 2a - 1958ko abenduaren 8a
Barrutia: Q3540149 Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1951ko ekainaren 17a - 1951ko abenduaren 1a
Barrutia: Q3540149 Itzuli
Bizitza
JaiotzaLoudéac1908ko uztailaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1998ko maiatzaren 27a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta Frantziako Erresistentziako kidea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

Madeleine Marzin (Loudéac, 1908ko uztailak 21 - Paris, 1998ko maiatzak 27)[1] irakasle, sindikalari, politikari komunista frantsesa eta Frantziako Erresistentziako partaidea izan zen.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marzin Loudéac-en jaio zen 1908ko uztailaren 21ean, Bretainiako familia xume baten senidean. Ama merkatari katolikoa zen, eta aita igeltseroa; familia, gainontzeko lau anaiek osatzen zuten.[2]

Madeleine Saint-Brieuc-eko Eskola Normalean hezi zen, 1926an goi-mailako ziurtagiria lortu zuelarik. Urte berean aita gerrara itzuli (ez dago argi Rifteko edo Siriako matxinadara) eta tuberkulosiz hil zen. 1929an ikasi zuen instituzio bereko irakasle bihurtu zen, Parisen eta Le Plessis-Robinsonen erakutsiz.[2][3]

1932an, Marcel Cachin-ek sortutako «Parisko Bretoi emantzipatuen» elkartearekin eta Alderdi Komunistarekin bat egin zuen. 1933 eta 1934 artean, Senako Irakasleen Sindikatu Bateratuko diruzaina izan zen, eta jarduera sindikal bizia erakutsi zuen.[3]

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945ean, Madeleine Marzin Parisko kontseilari orokor eta Senako kontseilari orokor izendatu zuten Parisko Liberazio Batzordepean. Kargua 1951 arte bete zuen.[2]

1951 eta 1958 artean, Frantziako IV. errepublikako Nazio Biltzarrean parte hartu zuen; II. (1951-1955) eta III. legealdietan (1956-1958) alderdi komunistaren ordezkari bezala. Hezkuntza Batzorde Nazionaleko kide eta Immunitate Parlamentarioen Batzordeko kide ordezkoa izan zen, eta hezkuntzaz eta gizarte-gaiez arduratu zen bereziki. 1959 eta 1971 artean, Nazio Biltzarreko legegile bezala bueltatu zen.[2][3][4]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «matchID - Moteur de recherche des décès» deces.matchid.io (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  2. a b c d e «Madeleine Marzin - Base de données des députés français depuis 1789 - Assemblée nationale» www2.assemblee-nationale.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  3. a b c d (Frantsesez) Girault, Jacques; Grason, Daniel; Maitron, Jean. (2023-05-15). MARZIN Madeleine, Marie. Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  4. (Frantsesez) Ouest-France. (2023-04-16). «Qui était Madeleine Marzin, la résistante bretonne que le PCF de Morlaix met à l’honneur ?» Ouest-France.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  5. (Frantsesez) «Medailles | L'Ordre de la Libération et son Musée» www.ordredelaliberation.fr (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).