Madeleine Pelletier
Madeleine Pelletier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 2. barrutia, 1874ko maiatzaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Épinay-sur-Orge, 1939ko abenduaren 29a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Épinay-sur-Orge |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, antropologoa, psikiatra, autobiografialaria, medikua, saiakeragilea, biografoa, idazlea, sufragettea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta editorea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa Frantziako Alderdi Komunista |
Madeleine Pelletier (Paris, Frantzia,1874ko maiatzaren 18a - ib. , 1939ko abenduaren 29a) psikiatra eta aktibista frantsesa izan zen. Frantziako lehenego emakume medikua eta ospitale psikiatriko batean lan egin zuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelletierrek, hasiera batean, antropologia-ikasketak egin zituen, batez ere neurozientziaren eta adimenaren arteko erlazioari buruz, Charles Letourneau eta Léonce Manouvrierrekin batera. Antropologia-ikasketak utzi zituenean, adimenaren determinatzaile gisa hartu zuen garezurraren tamainaren kontzeptua.[1] Madeleinek psikiatria egitea erabaki zuen. 1906an, psikiatria aztertzeko azterketa aurkeztu zuen lehen emakume frantsesa bihurtu zen. Ospitale psikiatriko batean barnetik lan egin zuen lehen emakumea ere izan zen.[2]
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizitza profesionalaz gain, Pelletier ekintzaile gisa aritzen zen. Nerabezaroan, Pelletier talde anarkista eta feministen buru izan zen. 1900ean, feminismoan eta aktibismoan buru-belarri sartuta zegoen Pelletier.[3] 1906an, La Solidarité des femmes (Solidaridad Femeninoa) erakundeko idazkari bihurtu zen, eta garaiko erakunde erradikalenetako bat izatea lortu zuen. 1908an taldearen ordezkaria izan zen Hyde Parkeko emakumearen botoaren erakustaldietan. Gertaera horren ondorioz, La suffragiste ("Sufragista") idatzia argitaratu zuen.[4]
1905ean, Frantziako Alderdi Sozialista sortzen lagundu zuen, nazioarteko biltzarretan ordezkatuz. Lehen Mundu Gerran Gurutze Gorrirako lan egin zuen, bi bandoetako zauritutakoak zaintzen.
1921ean, legez kanpo, Sobietar Batasunera bidaiatu zuen. Esperientzia horren ondorioz, Mon voyage aventureux idatzi zuen Russie communiste-n ("Nire bidaia Errusia Komunistara"), eta La Voix de la Femme-n ("Emakumearen ahotsa") argitaratu zen, 1921. urtearen amaieran. Frantziako Alderdi Komunistarekin bat egin zuen sortu zenetik, eta 1926an utzi zuen. Komunismoarekin hautsi ondoren, anarkismora pasatu zen.
Testuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumearen eskubideei buruzko material ugari idatzi zuen. Bere argitalpen ezagunenetako batzuk hauexek dira: La femme en lutte pour ses droits ("Emakumeak beren eskubideen alde borrokan") (1908), Idéologie d'hier: Dieu, la morale, la patrie ("Atzoko ideologia: Jainkoa, Moralak, Aberria") (1910), L'émancipation sexuelle de la femme ("Emakumearen emantzipazio sexuala") (1911), Le Droit à l'avortement ("Abortatzeko eskubidea") Emakumezkoen hezkuntza nesketan (1913) y L'éducation féministe des filles ("Emakumezkoen hezkuntza nesketan") (1914)."[5]
Argitalpen batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madeleine Pelletier-en 71 testu, testu integrala.
- L’admission des femmes dans la Franc-maçonnerie, 1905.
- http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k80111j.r=L%27id%C3%A9al+ma%C3%A7onnique++S+%40+Dr+Madeleine+Pelletier.langFR L'idéal maçonnique], L'Acacia, 1906ko martxoa.
- La femme en lutte pour ses droits, Giard & Brière, 1908
- La prétendue infériorité psychophysiologique des femmes, La Revue socialiste, 1908ko urtarrila.
- La question du vote des femmes, 1909.
- Idéologie d'hier: Dieu, la morale, la patrie, 1910
- L'émancipation sexuelle de la femme, Giard et Brière, 1911
- Philosophie sociale, les opinions, les partis, les classes, Giard et Brière, 1912.
- Justice sociale, Giard & Brière, 1913.
- Le Droit à l'avortement, Publicions du Malthusien, 1913
- L'éducation féministe des filles, Giard & Brière, 1914
- Dieu, la morale, la patrie, Giard, 1916.
- In anima vili ou un crime scientific, L’Idée libre, 1920.
- Mon voyage aventureux en Russie communiste, Giard, 1922.
- Supérieur, drame des classes sociales en cinq actes, Lorulot, 1923.
- La morale et la loi, 1926.
- De la prostitution, L'Anarchie, La Publication mensuelle, 1928ko azaroa.
- Capitalisme et communisme, Nice, 1926.
- L’État éducateur, 1931.
- La guerre est-elle naturelle? Le droit au travail pour la femme, La Brochure mensuelle, 1931.
- Une vie nouvelle, 1932.
- La femme vierge (autobiografia) Paris, 1933.
- La rationalisation sexuelle, Paris, 1935.
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelletierrek abortu irekiak egiten zituen, eta 1939an atxilotu zuten. Gero asilo batean sartu zuten, eta osasun mentala hondatzen hasi zen. Egoitza horretan urtebete bete baino lehen hil zen.[6]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Madeleine Pelletier aktibista feminista
-
Madeleine Pelletier 1. emakume-medikua Frantzian
-
Madeleine Pelletier sufragista, 1910
-
Madeleine Pelletierren omenezko plaka, Paris
-
Passage Madeleine Pelletier, Paris
-
Passage Madeleine Pelletier, Paris
-
Excelsior egunkariko sufragisten collagea, 1910.12.13 (1.Hubertine Auclert. Albert Harlingueren 2. Zutik: Hélène Klatoff. Saioa (ordenarik gabe): Mme Lenoi, Mme Bonnardelle, Mme Chemin, Mme Louis. Albert Harlingue.3. Nelly Roussel.4. Madeleine Pelletier, Albert Harlingue, 5. Marguerite Durand, 6. Caroline Kauffmann, 7. María Vérone eta Jeanne Laloλ, 8. Gabrielle Chapuis, Albert Harlingue, 9. Jeanne Oddo-Deflou.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sowerwine, C. (2003). "Woman’s Brain, Man’s Brain: feminism and anthropology in late nineteenth-century France". Women’s History Review, 12:289-307.
- ↑ Allen, C. S. (2003). "Sisters of Another Sort: Freemason Women in Modern France, 1725–1940". Historia Moderna, 75: 783-835.
- ↑ Gordon, F. (1990). The Integral Feminist, Madeleine Pelletier, 1874 – 1939, Feminismo, socialismo y medicina. Polity Press
- ↑ Sowerwine, C. (1991). "Activism and Sexual Identity – the Life and Words of Pelletier, Madeleine (1874–1939)". Mouvement Social, 157: 9-32.
- ↑ Felicia Gordon, "Convergence and conflict: anthropology, psychiatry and feminism in the early writings of Madeleine Pelletier (1874—1939)," History of Psychiatry, 19,2 (2008), 141-162.
- ↑ «Pelletier, Madeleine (1874–1939) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).