Mamarigako funikularra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mamarigako anezka» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Bilboko metroa Santurtzi - Mamariga
Símbolo del Metro de Bilbao.svg Mblicono.png
Santurtzi metro geltokia.jpg
L2ko Santurtziko geltokia.
Datu orokorrak
Garraio mota Funikularra
Zerbitzatutako eskualdeak Ezkerraldea
Geltoki kopurua 2
Bidaiariak urteko 1.015.000 (2014)
Jabea Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Egoitza Bilboko Metroaren egoitza
Nafarroa Kalea, 2;
48001 Bilbo
Web gunea www.metrobilbao.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2010eko irailaren 3a
Eragilea(k) Metro Bilbao S.A.
Ibilgailu kopurua 2
Datu teknikoak
Sarearen luzera 400 m
Abiadura maximoa 6 m/seg
Mapa
Mapa

Metro Bilbao L2.svg

Eskema
Eskema
KBHFa black
Mamariga
STR black
2'
KBHFe black + lINT
BSicon KBHFe black.svg
Santurtzi Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea 

Mamarigako funikularra edo Mamarigako anezka Bilboko metro sareko trenbide bat da, zeinak Santurtziko udalerriko Mamariga auzoa eta Santurtziko metro geltokia lotzen baitituen. Mamarigako geltokia Itsasoko Ama plazan dago kokatuta, eta sarbide zuzena dauka metroaren 2. lineara. Trenbidea 2010eko irailaren 3an jarri zen martxan, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Trenbideak lurpeko bi anezka gidarigaberen bitartez batzen ditu Itsasoko Ama enparantzan kokatzen den Mamarigako geltokia eta Gernika parkeko Santurtziko metro geltokia. Anezka bakoitza bidaia batean 45 lagun garraiatzeko gai da,[1] 400 metro luzerako tunel bat zeharkatuz, eta %20ko malda 1,6 minututan igoz, 6m/seg-ko abiaduraz.[2] Mamarigako sarbidean fosterito itxurako sarrera eta 8 lagunentzako igogailua dago, eta Santurtziko geltokiko mezzanina nagusian du irteera.

Trenbide hau ez zegoen aurreikusia metroaren 2. linearen hasierako proiektuan. Anezkaren eraikitze lanek eraginda, Santurtziko geltokiaren irekiera atzeratu behar izan zen, eta anezkaren martxan jartzea ere hainbat hilabetez atzeratu zen, eraikuntza zailtasunen ondorioz.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria  Itsasoko Ama plaza (Mamariga irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Itsasoko Ama plaza (Mamariga irteera)

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2010 263.000
2011 740.468
2012 679.000
2013 821.000
2014 1.015.000

2013an anezkak 821.000 bidaiari garraiatu zituen,[3] aurreko urteko bidaiari kopuruarekin alderatuta %20,9ko igoera edukita. Kontuan hartu behar da 2013ko ekainetik aurrera funikularra doakoa dela.

2014an %23,6ko igoera izan zuen, 1.015.000 bidaia balioztatuta.[4]

Prezioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko maiatzaren 17tik anezka zerbitzua doakoa da, bidaia Barik txartelarekin balioztatuta.[5] Lehen, doakoa zen baldin eta bidaiariak aurretik edo segituan metro sarearen 2. linea erabiltzen bazuen, eta aldiz, anezka besterik ez bazuen erabiltzen, metro sarearen gune bat kobratzen zitzaion.

2015eko sutea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko ekainaren 14an sutea gertatu zen anezkako bateria batean. Sutea 16:10etan jakinarazi zen, eta Santurtzi eta Mamariga arteko anezka zerbitzuaz gain, Metroaren 2. linearen zerbitzua ere etenarazi zen, Portugalete eta Kabiezesko geltokien artean. 18:40etan 2. linearen zerbitzua berrezarri zen, ez, ordea, anezka zerbitzua.

Suteak eragindako ke beltza inhalatzearen ondorioz hainbat pertsona intoxikatu ziren, artean Gurutzetako Ospitalera bidalitako bi ume.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]