Kabiezesko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 19′ 19″ N, 3° 02′ 15″ W / 43.321935°N,3.037608°W / 43.321935; -3.037608

Infobox train2.png
Kabiezes
Kabiezes metro inaugurazioa.jpg
Antonio Alzaga sarbidea geltokiaren inaugurazio egunean.
Kokapen mapa
Lineak

Geltoki-burua Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Santurtzi »
Kokapena
Helbidea Antonio Alzaga hiribidea, 68; 48980
Udalerria Santurtzi,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 2. gunea
Irekiera 2014ko ekainaren 28a
Bidaiariak 922.081 (2016)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Txarteldegia 
Aldageltokia Metroa Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L2Basauri - Kabiezes
Bizkaibus A2315  Santurtzi - Portugalete - EHU
A3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi
A3135  Sestao - Kabiezes
A3151  Bilbo - Santurtzi - Portugalete (A-8)
A3323  Portugalete - Galdames
A3334  Santurtzi - Balmaseda
A3335  Muskiz - Sestao
Bestelakoak Taxi  Taxi

Kabiezes Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Santurtzi udalerriko Kabiezes auzoan kokatuta dagoena, Antonio Alzagako biribilgunearen behean hain zuzen ere. 2014ko ekainaren 28an inauguratu zen,[2] Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago, eta 2. linearen geltoki-buru da.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak eskailera mekaniko bidezko bi sarbide eta igogailu bidezko beste sarbide bat ditu.

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Taxi  Antonio Alzaga hiribidea, 64 (Antonio Alzaga irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea  Lauaxeta kalea, 3 (Lauaxeta irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Taxi Sarbide irisgarria  Antonio Alzaga hiribidea, 68 (Antonio Alzaga irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Taxi  Antonio Alzaga hiribidea, 64 (Antonio Alzaga irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Taxi Sarbide irisgarria  Antonio Alzaga hiribidea, 68 (Antonio Alzaga irteera)

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Antonio Alzaga sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[3] Aldiz, Lauaxeta sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[4]

Uholdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko azaroan, geltokia eraikitze-lanetan zegoela, euri-urek Santurtzi eta Kabiezesko geltokiak lotzen dituen tunela puskatu eta ura sartu ondoren Santurtziko geltokiak ur gainezka egin zuen. Arazoak eraginda, Kabiezesko geltokiaren lanak bukatzeko epea luzatu zen, eta egun batzuetan Portugalete eta Santurtziko geltokien arteko tartea zerbitzurik gabe gelditu zen, Metroaren ordez autobus zerbitzu bereziak jarri behar izan zirelarik.[5]

Disuasio-aparkalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak metro sareko bosgarren disuasio-aparkalekua eraikiko du geltokiaren ondoan.[6] Hala, autoa utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa