5. linea (Bilboko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Infobox Public Transport.png
Símbolo del Metro de Bilbao negativo.svg L5 Etxebarri - Usansolo
Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 5. linea 
Etxebarri Metro geltokia.jpg
L1 eta L2ko Etxebarriko geltokia L5aren geltoki-buru izango litzateke.
Datu orokorrak
Garraio mota Metro (garraiobidea)
Zerbitzatutako eskualdeak Bilboaldea, Hego Uribe
Geltoki kopurua 7
Bidaiariak urteko 5.465.400 [1]
Jabea Eusko Jaurlaritza
Egoitza Bilboko Metroaren egoitza
Nafarroa Kalea, 2;
48001 Bilbo
Web gunea http://www.metrobilbao.eus
Ustiapena
Eragilea(k) Metro Bilbao S.A.
Datu teknikoak
Sarearen luzera 7,251 km[2]
Galiboa 1.000 mm
Abiadura maximoa 80 km/h
Mapa
Mapa

Metro Bilbao L5.svg

Eskema

Eskema
BSicon .svg
KBHFa yellow + lINT
BSicon KBHFa yellow.svg
Etxebarri Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea Bilboko metroaren 2. linea 
BSicon .svg tSTRa yellow
BSicon .svg
tBHF yellow + lINT
BSicon tBHF yellow.svg
Sarratu Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg Euskotren 1D.svg Euskotren E4.svg 
BSicon .svg tSTR yellow
BSicon .svg tBHF yellow
Aperribai
BSicon .svg tSTR yellow
BSicon .svg tBHF yellow
Bengoetxe
BSicon .svg tSTR yellow
BSicon .svg tBHF yellow
Galdakao
BSicon .svg tSTR yellow
BSicon .svg tBHF yellow
Galdakao Ospitalea
BSicon .svg tSTR yellow
BSicon .svg
tKBHFe yellow + lINT
BSicon tKBHFe yellow.svg
Usansolo Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg Euskotren 1D.svg Euskotren E4.svg 

Bilboko metroaren 5. linea Metroaren gaur egungo Etxebarriko geltokian hasi eta Usansoloko geltokian bukatuko litzateken proiektua da, bidetik Galdakao udalerriko auzoak, erdigunea eta Galdakao-Usansolo Ospitalea gurutzatuta. Linea berria Metro Bilbao enpresa publikoak ustiatuko luke eta 7 geltoki izango lituzke guztira, Etxebarri (geltoki bakarra), Basauri (geltoki bakarra) eta Galdakao (bost geltoki) udalerrietan kokatutakoak. Etxebarri izan ezik, gainontzeko geltoki guztiak lurpekoak izango litezke.[3] Lehenengo fase batean trenbidea Galdakao erdialdeko geltokira arte eraikiko litzateke, eta bigarren fasean linea Usansoloko geltokira luzatuko litzateke, Euskotren eragilearen lineekin lotura egiteko asmoz.

Gaur egun linea honen proiektua baztertuta dago eta Euskotrenen Bilbo-Donostia linean saihesbidea eraikita trena Galdakao erdialdera helarazteko azterketak hastea aurreikusten da.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko urtarrilaren 24an Eusko Jaurlaritzak Etxebarri eta Galdakaoko auzoa den Usansolo arteko ibilbidea aurkeztu zuen. Hasiera batean litekeena zen 1. edo 2. linearen luzapena izatea, linea berri bat baino.

2014an Fulcrum ingeniaritzak zabaldu zuen Bilboko metroaren 5. linearen proiektua idatzita eta Euskal Trenbide Sareari ematea eginda zegoela.

2017ko otsailaren 12an Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen linea berriaren proiektuak ez zuela lehentasunik, eta beraz, legealdi horretan lanak ez zirela hasiko. Gutxienez 2026 urtera arte ez litzateke linea berria martxan jarriko.[5]

2018ko apirilaren 18an Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari presatzea Metroaren 4. linea eraikitzeko pausuak eman zetzaten.[6] Ekimen hori ikusita, Galdakaoko Auzokide Elkarteen Plataformak mobilizatzera deitu zituen auzokide galdakoztarrak, 5. linea lehenesteko helburuaz. Hala, urte bereko maiatzaren 11n Aperribai eta Plazakoetxe auzoak lotu zituen manifestazioa egin zen, «Galdakaorako Linea 5 lehentasuna orain!!» lelopean.[7] Hurrengo astean, maiatzaren 17an, plataformak beste mobilizazio bat antolatu zuen, Galdakao-Usansolo Ospitaleko sarreran bi orduko elkarretaratzea deituta, non ospitaleko zuzendaritzarekin bildu ziren, horiek ere aldarrikatutakoak babestuz.[8][9]

2018ko maiatzaren 30ean Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia 5. linearen proiektua baztertu eta horren ordez Euskotrenen linea orokorra, gaur egun Zuhatzu eta Usansoloko geltokietatik ibiltzen dena, erabiltzearen alde agertu zen Bizkaiko Batzar Nagusietan. Hala, bere proposamena saihesbide baten bitartez trenbidea Galdakao erdialdera hurbiltzea eta tren maiztasunak handitzea da. Proiektu honen arabera, Aperribai eta Bengoetxe auzoetan ez litzakete geltokirik eraikiko.[10] Hurrengo egunean EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuten Euskotrenen trazadura Galdakao erdialdera eta Galdakao-Usansolo Ospitalera desbideratzea aztertzeko proposamena. Era berean, Sarratuko geltokia ere eraikitzeko proposamena egin zuten. Euskal Herria Bilduk aldeko bozka eman zuen. Elkarrekin Podemosek 5. linearen proiektua lehenestea eta eraikitzeko epea finkatzea eskatu zuen.[11]

2018ko ekainaren 1.an El Correo aldizkariak baieztatu zuen 5. linearen proiektua dagoeneko baztertuta dagoela, eta horren ordez gaur egungo Euskotrenen trazaduran zehar lurpeko saihesbide bat eraikiko dela, Zuhatzuko geltokitik Galdakao erdialdera eta hortik Usansoloko geltokira ibiliko dena. Metroaren 3. linearen eredua jarraituko litzateke, beraz.[4]

Geltokiak eta sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Metroaren 1. eta 2. lineei zerbitzu ematen dien Etxebarriko geltokia 5. linearen proiektuaren geltoki-buru da.

Sarratu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarratuko geltokia geltoki intermodal gisa aurreikusten da, Metroaren 5. linea eta Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) eta E4 (Bilbo-Bermeo) lineen arteko lotunea ezarrita. Geltokiaren bestibulua agerian dago, lehenengo lurpeko solairuan Euskotrenen geltokia dago, eta bigarrengo lurpeko solairuan Metro geltokia, nasa zentral bakarrarekin. Geltoki paretik 2018an Euskal Trenbide Sareari eskualdatutako Basurtu-Ospitalea - Ariz trenbidea igarotzen da, ordura arte Renfe Feve eragileak zama-garraioko zerbitzuetarako erabiltzen zuen trenbide adarra kokatzen delarik.

Sarbidea Cervantes hiribidean dago eta 10 minutuko isokronen maparen arabera 5.800 pertsona zerbitzatuko ditu.

Aperribai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbidearen trazadura N-634 errepidearen paraleloan dago eta geltokia Bizkaibusen Olabarrieta (Poblado Firestone) geralekuaren parean kokatzen da. Bestibulua agerian dago, eta lurpeko solairuan alboko bi nasa daude.

Sarbidea Aperribai auzoan dago eta 10 minutuko isokronen maparen arabera 1.600 pertsona zerbitzatuko ditu.

Bengoetxe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoaldea eta geltokiko mailaren artean aparkaleku bat aurreikusi da. Bestibulua agerian dago, eta lurpeko solairuan alboko bi nasa daude.

Sarbidea Sixta Barrenetxea kaleko 10. zenbaki parean dago eta 10 minutuko isokronen maparen arabera 5.400 pertsona zerbitzatuko ditu.

Galdakao[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak Metro sarearen haitzulo tipologiari jarraituko dio eta 25 metro lurperatuta dago.

Sarbideak Juan Bautista Uriarte hiribideko 30. zenbakiaren parean, Bernart Etxepare kaleko 5. zenbakiaren parean eta Lehendakari Aguirre plazan daude, eta 10 minutuko isokronen maparen arabera 19.000 pertsona zerbitzatuko ditu.

Galdakao Ospitalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak Metro sarearen haitzulo tipologiari jarraituko dio eta 29 metro lurperatuta dago. Ospitalera sarbide zuzena du igogailu multzo baten bitartez, eta kanpoaldean autobus geltokia aurreikusten da.

Sarbideak Ospitalean eta Labeaga auzoan daude, eta 10 minutuko isokronen maparen arabera 2.900 pertsona zerbitzatuko ditu.

Usansolo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak Metro sarearen haitzulo tipologiari jarraituko dio eta geltoki intermodal gisa aurreikusten da, Metroaren 5. linea eta gaur egun Euskotrenek ustiatzen dituen E1 (Bilbo-Donostia) eta E4 (Bilbo-Bermeo) lineen arteko lotunea ezarrita. Euskotrenek erabiltzen duen ageriko bestibulua erabilita, agerian Euskotrenen geltokia mantentzen da, eta lurpeko solairuan Metro geltokia dago, 5. lineari amaiera emanez. Geltokiaren kanpoaldean autobus geltokia dago.

Sarbidea Oletxe kaleko 48. zenbakian dago eta 10 minutuko isokronen maparen arabera 3.100 pertsona zerbitzatuko ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Eusko Jaurlaritza Irekia, «ESTUDIO INFORMATIVO DE LA LÍNEA 5 DEL FERROCARRIL METROPOLITANO DE BILBAO», https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/513/LINEA_5_metro_presentacion.pdf?1279888579. Noiz kontsultatua: 2018-06-05 .
  2.   Eusko Jaurlaritza Irekia, «ESTUDIO INFORMATIVO DE LA LÍNEA 5 DEL FERROCARRIL METROPOLITANO DE BILBAO», https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/513/LINEA_5_metro_presentacion.pdf?1279888579. Noiz kontsultatua: 2018-06-05 .
  3. (Gaztelaniaz)  Fulcrum, «Línea 5 del Ferrocarril Metropolitano de Bilbao. (Tramo: Sarratu-Hospital de Galdakao)», http://www.fulcrum.es/es/proyectos/linea-5-del-ferrocarril-metropolitano-de-bilbao-tramo-sarratu-hospital-de-galdakao/. Noiz kontsultatua: 2014-12-23 .
  4. a b (Gaztelaniaz)  «Las instituciones planean llevar la línea de Euskotren al centro de Galdakao por un túnel», El Correo, 2018-06-01, http://www.elcorreo.com/bizkaia/instituciones-planean-llevar-20180601222305-nt.html#ns_campaign=elcorreo&ns_mchannel=m-responsive&ns_source=noticias-relacionadas&ns_linkname=noticia.&ns_fee=0. Noiz kontsultatua: 2018-06-01 .
  5. (Gaztelaniaz)  El Correo, «La falta de dinero retrasa de nuevo la llegada de la Línea 5 a Galdakao», http://www.elcorreo.com/bizkaia/nervion/201702/12/falta-dinero-retrasa-nuevo-20170211220646.html. Noiz kontsultatua: 2017-02-13 .
  6. (Gaztelaniaz)  «Las Juntas Generales acuerdan por unanimidad impulsar la Línea 4 de Metro. Deia, Noticias de Bizkaia», Deia, http://www.deia.eus/2018/04/18/bizkaia/las-juntas-generales-acuerdan-por-unanimidad-impulsar-la-linea-4-de-metro-. Noiz kontsultatua: 2018-04-18 .
  7. (Gaztelaniaz)  VÍDEOS Y FOTOS manifestación Galdakao metro línea 5, http://www.gdkoirratia.com/2018/05/11/videos-y-fotos-manifestacion-galdakao-metro-linea-5/. Noiz kontsultatua: 2018-05-17 .
  8.   «Metroa Galdakaora iristeko manifestazioa deitu dute maiatzaren 11n | Geuria», www.geuria.eus, http://www.geuria.eus/herriak/galdakao/galdakao-metroa-2018-maiatza-manifestazioa-deia/. Noiz kontsultatua: 2018-05-17 .
  9. (Gaztelaniaz)  «Una concentración reclama frente al Hospital de Galdakao la Línea 5 del metro. Deia, Noticias de Bizkaia», Deia, http://www.deia.eus/2018/05/17/bizkaia/una-concentracion-reclama-frente-al-hospital-de-galdakao-la-linea-5-del-metro-. Noiz kontsultatua: 2018-05-17 .
  10. (Gaztelaniaz)  «Rementeria descarta llevar el metro a Galdakao y apuesta por mejorar la actual vía de Euskotren», El Correo, 2018-05-31, http://www.elcorreo.com/bizkaia/rementeria-descarta-llevar-20180531223352-nt.html#ns_campaign=elcorreo&ns_mchannel=m-responsive&ns_source=noticias-relacionadas&ns_linkname=noticia.&ns_fee=0. Noiz kontsultatua: 2018-06-01 .
  11. (Gaztelaniaz)  «PNV y PSE confirman que las instituciones buscan alternativas más «eficaces» que llevar el metro a Galdakao», El Correo, 2018-05-31, http://www.elcorreo.com/bizkaia/confirman-instituciones-buscan-20180531123441-nt.html#ns_campaign=elcorreo&ns_mchannel=m-responsive&ns_source=noticias-relacionadas&ns_linkname=noticia.&ns_fee=0. Noiz kontsultatua: 2018-06-01 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]