4. linea (Bilboko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Infobox Public Transport.png
Euskotren Logo Negativo.svg L4 Matiko - Rekalde
Euskotren Trena Logo.svg Bilboko metroaren 4. linea 
Bilbao - Moyua station.jpg
L1 eta L2ko Moyuako geltokiko sarbideak erabiliko dira L4ko sarbide modura.
Datu orokorrak
Garraio mota Metro (garraiobidea)
Zerbitzatutako eskualdeak Bilbo
Geltoki kopurua 7
Jabea Eusko Jaurlaritza
Ustiapena
Ustiapena hasiko da 2023an
Eragilea(k) Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos S.A.
Datu teknikoak
Sarearen luzera 5,325 km[1]
Galiboa 1 m
Mapa
Mapa

Metro Bilbao L4.svg

Eskema

Eskema
BSicon .svg
utKBHFa + lINT
BSicon utKBHFa.svg
Matiko Euskotren Trena Logo.svg L3, E1, 1D, E3, E4
BSicon .svg utSTR
BSicon .svg utBHF
Deustu Unibertsitatea
BSicon .svg utSTR
BSicon .svg utBHF
Parkea
BSicon .svg utSTR
BSicon .svg
utBHF + lINT
BSicon utBHF.svg
Moyua Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2
BSicon .svg utSTR
BSicon .svg utBHF
Zabalburu
BSicon .svg utSTR
BSicon .svg utBHF
Irala
BSicon .svg utSTR
BSicon .svg uKBHFe
Rekalde

Bilboko metroaren 4. linea etorkizuneko Errekaldeko geltokian hasi eta gaur egungo Matikoko geltokian bukatuko den trenbidearen proiektua da, bidetik Bilboko zenbait auzoetatik igaroko dela. Guztira zazpi geltoki izango ditu. Eusko Trenbideak eragileak ustiatuko du, trenbideak lotura zuzena edukiko baitu Euskotrenek ustiatzen duen Metroaren 3. lineari dagokion Matikoko geltokiarekin, eta baita Bilboko aireportura helduko den trazadurarekin ere.[2]

Gaur egun Moyua-Matiko tartearen eraikuntza-proiektua idazten ari da, eta Moyua-Errekalde tarteari dagozkionez, informazio azterlan berria idatziko da.[3] 2019ko urtarrilaren 26an Euskal Trenbide Sareak lizitatzera atera zuen Errekalde eta Irala auzoak Bilbo erdigunearekin lotzeko informazio azterlanaren alternatibak, urtebeteko epeaz. Hala, 2020rako trenbide soluzioa aukeratzea aurreikusten da. Azterlan berrian Errekalde Abandoko Indalecio Prieto geltokiarekin lotzea proposatuko da.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak Bilboko tranbia Errekalde auzora luzatzeko proiektua aurkeztu zuen, Bilboko Udalaren onespenarekin. Errekaldeko auzokideek proiektu horren kontra azaldu ziren, horren ordez Metroa eskatuta.

2008ko urtarrilaren 24an Eusko Jaurlaritzak Metroaren 4. eta 5. lineen ibilbideen lehenbiziko proiektuak azaldu zituen. 4. lineak Moyua plaza eta Errekalde lotuko lituzke, tartean bi geltoki gehiagorekin. Auzokoen aldetik, Metro linea berria Moyuako geltokitik Matikoko geltokira luzatzea eskatu zen, garaian eraikitze-lanetan zegoen Metroaren 3. linearekin lotzeko. Hala ere, Bilboko itsasadarra gurutzatzeak ekarriko lukeen ekoizpen-kostu altuegiak argudiatu ziren eskatutako trazadura hori baztertzeko.

Zorrotzako auzokoek proiektua ezagutu zutenean, linea luzatzea eskatu zuten. Haien ustez, 4. linea Basurtu, Olabeaga (Zorrotzaurrerekin sarbidea izango lukeena), Zorrotza, Gurutzeta, Errekaortu, MegaPark, Done Bikendi eta amaitzeko Urbinagako geltokira luzatu beharko litzateke.

2009ko ekainaren 11n Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak tranbia Errekaldera luzatzeko proiektua baztertu eta Metroaren 4. lineari bultzada emango ziola adierazi zion Bilboko Udalari.[5]

2009ko abenduaren 2an Eusko Jaurlaritzak Moyua eta Matikoko geltokiaren arteko luzapena mahaigaineratu zuen, horretarako informazio azterlanak adierazitakoarekin bat.[6]

2011n agertutako informazio azterlanari jarraituta 4. linearen zazpi geltokiak plazaratu ziren: Errekalde, Irala, Zabalburu, Moyua, Euskadi Plaza, Deustuko Unibertsitatea eta Matiko.[7]

2012ko apirilaren 1.an informazio azterlana berrikuskatu eta publikora argitaratu zen.[2]

2014ko azaroaren 10ean Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez lieke bultzadarik emango Metroaren 4. eta 5. lineei gutxienez hurrengo hiru urteetan, bestelako proiektu batzuen lehentasuna argudiatuta.[8]

2015eko irailaren 30ean Vicente Reyes Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio ahaldunaren arabera, urte horretako azaroan Matiko eta Moyua arteko trazaduraren eraikuntza proiektua lizitatuko litzateke, 2017an oraindik lizitazio hori eman ez dela.[9] Erabaki horren kontra agertu ziren berriro ere auzokoek, Iralabarriko Auzokideen Elkartetik galdetuz zergatik ez zen eraikuntza proiektua Errekalde eta Moyua arteko tartetik hasten, biztanleria handiko eta trenbiderik gabeko auzoak zentroarekin lotzeko, izan ere Errekaldeko biztanleria 50.000 eta 60.000 artekoa da. [10]

2017an, Metroaren 3. linearen inauguraziotik egun gutxira, Metro Linea 4 izeneko herri-plataforma sortu zen, Errekalde barrutia osatzen duten auzoetako (Uretamendi, Betolatza, Iturrigorri, Errekalde eta Irala) eta baita Ibaiondo barrutiko hainbat auzotako (Torre-Urizar, Zabalburu, Zabala, San Adrian, Miribilla) elkarte eta kolektiboz ere osatuta, 4. linea bultzatzea helburu.[11]

2018ko martxoaren 2an Arantza Tapia sailburuak adierazi zuenez, 4. linearen informazio azterlana berriro ikuskatuko da.[12]

Urte bereko apirilaren 18an Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari presatzea urte honetan bertan trenbidearen informazio azterlana berria gauzatu dezaten eta hurrengo urteko aurrekontuetan Moyua-Errekalde tartearen eraikitze-proiektua idazteko kontu-saila jaso dezaten. Izan ere, Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkariak esandakoaren arabera Moyua-Matiko tartearen eraikuntza-proiektua idazten ari da, eta hartutako soluzio teknikoa 2012an idatzitako informazio azterlanean agertzen zenaren desberdina izateagatik, Moyua-Errekalde tartearen informazio azterlan berria idatzi beharra dago.[3]

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroaren geltokien zerrenda»

Metro Bilbao L4.svg

Rekalde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Errekalde plazaren azpian kokatuko da, 27 metro inguruko sakonerara, eta egunero 17.000 lagun erabiltzea aurreikusi da.[13] Sarbideak hurrengoak izango dira:

  • Aiga escalator down inv.svg Gordoniz kalea, 58, Errekaldeberri kalearekin izkina (Gordoniz irteera)
  • Aiga escalator down inv.svg Errekalde-Larraskitu errepidea 2A (Anbulatorioa irteera)
  • Aiga elevator inv.svg Sarbide irisgarria Errekalde plaza (Gordoniz irteeratik)

Irala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irala eta Kirikiño kaleen artean kokatuko da, 40 metroko sakonerara. Egunean 10.000 balioztatze aurreikusi da.[14] Sarbideak hurrengoak izango dira:

  • Aiga escalator down inv.svg Monasterio kalea, 3 (Monasterio irteera)
  • Aiga escalator down inv.svg Eskurtze kalea, 8 (Eskurtze irteera)
  • Aiga elevator inv.svg Sarbide irisgarria Irala kalea, 28 (Monasterio irteera)

Zabalburu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabalburu plazaren iparraldean kokatuko da, San Mames zumardia eta Particular de Costa kaleen azpian, 25 metroko sakonerara. Egunean 9.500 bidaiari aurreikusi dira.[15] Sarbideak hurrengoak izango dira:

  • Aiga escalator down inv.svg San Mames zumardia, 10; General Concha kalearekin izkina, (General Concha irteera)
  • Aiga escalator down inv.svg San Frantzisko kalea, Hurtado Amezaga kalearekin izkina (San Frantzisko irteera)
  • Aiga elevator inv.svg Sarbide irisgarria San Mames zumardia, Autonomia kalearekin izkina (General Concha irteera)

Moyua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak gaur egun Metroaren 1. eta 2. lineei ematen die zerbitzu, 4. lineak aipatutako lineekin lotura izango duela. Moyua plazaren azpian dago kokatuta, eta gaur egungo geltokiaren sarbideak mantenduko dira, eta sarbide berri bat gaineratuko zaio, San Jose plazan. Geltokiak 33.000 balioztapen izango ditu egunean.[16] Sarbideak hurrengoak izango dira:

  • Aiga escalator down inv.svg Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2 Federico Moyua plaza, 3 (Elcano irteera)
  • Aiga escalator down inv.svg Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2 Federico Moyua plaza, 1 (Ercilla-Guggenheim irteera)
  • Aiga escalator down inv.svg Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2 Diputación kalea, 8 (Diputación irteera)
  • Aiga escalator down inv.svg San José plaza (San José irteera)
  • Aiga elevator inv.svg Símbolo del Metro de Bilbao.svg L1, L2 Sarbide irisgarria Galtzara Nagusia, 37 (Elcano irteera)

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Casilda Iturrizar parkearen azpian kokatuko da, Arte Ederren Museoaren parean, Renfeko Aldirien Bilbao-Parke geltokia egon zen tokitik hurbil. 28 eta 36 metro arteko sakoneraz, hurrengo sarbideak izango ditu:

  • Aiga escalator down inv.svg Artetxe Kondearen zumardia, Teófilo Guiard kalearekin izkina (Parkea irteera)
  • Aiga escalator down inv.svg Euskadi plaza (Euskadi Plaza irteera)
  • Aiga elevator inv.svg Sarbide irisgarria Artetxe Kondearen zumardia, 13 (Parkea irteera)

Deustu-Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendakari Aguirre etorbidea eta Ramón y Cajal kaleen arteko gurutzaduraren azpian kokatuko da, 30 metroko sakonerara. Hurrengo sarbideak izango ditu:

  • Aiga escalator down inv.svg San Pío X plaza (San Pío X irteera)
  • Aiga escalator down inv.svg Madariaga etorbidea, 2, (Madariaga irteera)
  • Aiga elevator inv.svg Sarbide irisgarria Lehendakari Aguirre etorbidea, 5 (San Pío X irteera)

Matiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak gaur egun Metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1 eta E3 lineei ematen die zerbitzu. Informazio azterketan ez da azaltzen geltokiak aldaketarik jasango duenik. Artatzamina kalearen azpian dago kokatuta, eta hurrengo sarbideak ditu:

  • Aiga escalator down inv.svg Tiboli kalea, 30; Artatzamina kalearekin izkina
  • Aiga elevator inv.svg Sarbide irisgarria Tiboli kalea, 21

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskal Trenbide Sarea «Bilboko Trenbide Metropolitarraren 4. linearen informazio azterlana, Memoria» (PDF) 27 or. . Noiz kontsultatua: 2017-08-03 .
  2. a b   . Noiz kontsultatua: 2017-07-19 .
  3. a b (Gaztelaniaz)  «Las Juntas Generales acuerdan por unanimidad impulsar la Línea 4 de Metro. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-04-18 .
  4. (Gaztelaniaz)  «Primer paso en la conexión ferroviaria de Rekalde e Irala. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-02-26 .
  5. (Gaztelaniaz)  El Correo «El metro desbanca al tranvía en Rekalde» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  6. (Gaztelaniaz)  El Correo «El Gobierno estudia llevar el metro desde Rekalde hasta Abandoibarra» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  7. (Gaztelaniaz)  Vía Libre «La línea 4 del Metro de Bilbao tendrá seis estaciones que unirán los barrios de Recalde y Matiko» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  8. (Gaztelaniaz)  El Correo «El Gobierno vasco descarta impulsar las líneas 4 y 5 de metro antes de tres años» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  9. (Gaztelaniaz)  Radio Bilbao Cadena SER «Avanza el proyecto de la línea 4 del Metro» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  10. (Gaztelaniaz)  Naiz «¡La línea 4 del metro Rekalde-matiko ya!» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  11. (Gaztelaniaz)  Deia «Vecinos de Bilbao reclaman la construcción inmediata de la Línea 4 del metro» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  12. (Gaztelaniaz)  «El Gobierno vasco dice que está revisando «desde cero» el proyecto del metro a Rekalde y evita fijar plazo a la obra» El Correo 2018-03-02 . Noiz kontsultatua: 2018-03-06 .
  13. (Gaztelaniaz)  El Correo «El metro sorteará cuatro túneles y un parking para llegar hasta Rekalde» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  14. (Gaztelaniaz)  El Correo «El metro sorteará cuatro túneles y un parking para llegar hasta Rekalde» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  15. (Gaztelaniaz)  El Correo «El metro sorteará cuatro túneles y un parking para llegar hasta Rekalde» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .
  16. (Gaztelaniaz)  El Correo «El metro sorteará cuatro túneles y un parking para llegar hasta Rekalde» . Noiz kontsultatua: 2017-07-18 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 4. linea (Bilboko metroa)