Robert Oppenheimer
Julius Robert Oppenheimer (1904ko apirilaren 22a - 1967ko otsailaren 18a) fisikari estatubatuarra eta Manhattan Proiektuaren zuzendaria. Bigarren Mundu Gerran zehar esfortzu handia egin zuen, arma nuklearrak sortzen aitzindari izateko, Los Alamosko Laborategi Nazionalean (Mexiko Berria, Ameriketako Estatu Batuak).
Bonba atomikoaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bonba nuklearraren "Aita" ezizenez da ezaguna nahiz eta meritu hau bere maisu Enrico Fermirekin konpartitu behar izan. Oppenheimer-ek bere samina azaldu zien japoniarrei, Hiroshiman eta Nagasakin botatako bonbek sortutako hildako zibilengatik.
Gerraren ondorengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guda bukatutakoan, Energia Atomikoaren Batzordearen zuzendari kontsultorea izan zen, eta bere posizioa erabili zuen arma atomikoen nazioarteko kontrola sustatzeko, eta Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artekoa arma-lasterketaren aurka egiteko. Bere jarrerak asko haserretu zituen garaiko politikariak, 1954. urtean bere segurtasun maila kentzeraino. Horrela, bere herrialdeko dokumentu sekretuak ikuskatzeko eskubidea galdu zuen.
Irudi publikoaren berreskurapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere influentzia galduz joan zen, baina hitzaldiak ematen eta fisikan lan egiten jarraitu zuen. Hamar urte geroago, politikoki berpizteko, Lyndon B. Johnson Presidenteak, Enrico Fermiri saria eman zion.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oppenheimer (2023), Cillian Murphy aktoreak antzeztua.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Oppenheimer |
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- New Yorkeko estatuko biografia zirriborroak
- 1904ko jaiotzak
- 1967ko heriotzak
- Newyorkarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako fisikariak
- Fisika teorialariak
- Alemaniar estatubatuarrak
- Manhattan Proiektuko pertsonak
- Harvard Unibertsitateko ikasleak
- Judu agnostikoak
- Estatubatuarrak Bigarren Mundu Gerran
- Hestegorriko minbiziaren ondorioz hildakoak
- Antifaxista juduak