Puyi

Wikipedia(e)tik
Pu Yi» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aisin-Gioro Puyi
愛新覺羅·溥儀
Puyi

Xuantong enperadorea Mantxukuoko uniformeaz jantzia 1937an.


Flag of the Qing dynasty (1889-1912).svg Qing dinastiako 12. enperadorea
1908ko abenduaren 2a – 1912ko otsailaren 12a
Aurrekoa Guangxu enperadorea
Ondorengoa Dinastia eta karguaren amaiera

1934ko martxoaren 1a – 1945eko martxoaren 15a
Aurrekoa Karguaren sorrera
Ondorengoa Karguaren amaiera

Jaiotza Flag of the Qing dynasty (1889-1912).svg 1906ko otsailaren 7a
Pekin, Qing Inperioa
Heriotza Pekin, 1967ko urriaren 17a (61 urte)
Flag of the People's Republic of China.svg Txinako Herri Errepublika
Ezkontidea(k) Wanrong enperatriza
Wen Xiu ezkontidea
Senideak Aita: Zaifeng, Txun printzea
Ama: Youlan printzesa

Puyi[1] (txinera tradizionalez: 溥儀; txinera sinplifikatuz: 溥仪; pinyinez: Pǔyí; Wade–Giles: P'u3-i2; Pekin, 1906ko otsailaren 7a - ib. 1967ko urriaren 17a) Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea izan zen, Azken Enperadorea ezizena jaso zuelarik.

Bere enperadore agintaldi laburra 1908-1912 bitartean jazo zelarik, 1912an Txinako Errepublika aldarrikatu zuten arte, orduan tronua uztera beharrarazi zuten, nahiz eta Hiri Debekatuan bizitzen jarraitu zuen. 1917ko uztailaren 1a eta uztailaren 12 artean Zhang Xun jauntxoaren eskutik egun gutxi batzutan berrezarria izan zen.

1934 eta 1945 bitartean Japoniaren kontrolpean zegoen Mantxukuo lurraldeko enperadorea izan zen. Txinako Herri Errepublikan Puyi Aixinjueluo izena jaso zuen, eta komunismora bilakatzeko derrigorrezko ikastaroak jaso ondoren, 1964 eta bere heriotza artean Txinatar Herri Politika Aholkularitzaren Biltzarreko kide izan zen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Bernardo Bertolucci zinema zuzendariak Puyiren bizitzan oinarritutako The Last Emperor ("Azken Enperadorea") filma zuzendu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puyi Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Guangxu enperadorea
Txinako enperadorea
Flag of the Qing dynasty (1889-1912).svg Qing dinastiako 12. enperadorea

1908ko abenduaren 2a - 1912ko otsailaren 12a
Ondorengoa
Txinako Errepublikaren aldarrikapena