Manu Chao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manu Chao
Manu Chao zuzenean.
Manu Chao zuzenean.
Datuak
JaioterriaParis
Jaiotza data1961eko ekainaren 21a (62 urte)
Musika motaHainbat estilo
TresnakGitarra
Urteak1987-
Webguneahttp://www.manuchao.net

Manu Chao, benetako izenez Jose-Manuel Thomas Arthur Chao, batzuetan Oscar Tramor bezala, (Paris, 1961ko ekainaren 21a - ) musikari, sortzaile eta abeslaria da, euskaldun eta galiziar jatorrikoa.

Chaok hizkuntza askotan kantatzen du, baita kanta berean ere: frantsesez, arabieraz, gaztelaniaz, woloferaz, portugesez eta beste zenbaitetan. Haren musikak eragin asko ditu: rock, chanson frantziarra, saltsa, reggaea, ska eta raï argeliarra. Haren letrak maitasuna, gutxiengo sozialak, etorkinak eta normalean mezu ezkertiarrak lantzen ditu.

Beti egon da gizarte mugimenduei lotuta, Mexikoko zapatistekin, okupekin eta Euskal Herriarekin, esaterako. Negu Gorriak taldearekin, Mano Negraren garaian eta Fermin Muguruzarekin oraintsu arte birak egin ditu.

Biografia

Manu Chao Xixonen kontzertu batean

Manu Chaoren ama Bilbokoa da (Euskal Herria); aita Ramón Chao kazetaria, Vilalba udalerrikoa, Lugokoa. Haren gurasoek Frantziara joan behar izan zuten Francoren diktadurapean.

Manu Chao Paris mendebaldeko Sèvres herrian hasi zen. Hamalau urterekin, Joint de Culasse lehen taldea sortu zuen, anaia Tonio del Borneo, eta lehengusu Santi Cassariegorekin. Gero sortu zituen Hot Pants eta Los Carayos: talde horiek oso ezagunak egin ziren Parisko inguruetan, musika alternatiboaren munduan. 1987an, anaia eta lehengusuarekin Mano Negra sortu zuen eta ospe handia lortu zuen "Mala vida" singlearekin. Mano Negrarekin 1987tik 1994ra bitartean aritu zen eta ondoren bakarlari moduan segitu zuen.

2004an Sibérie m'était contéee disko-liburua argitaratu zuen, frantsesez, Wozniak marrazkilari poloniarraren lanekin.

Sariak

Diskografia

Birak

  • 2000 - Giramundo Américas
  • 2006 - Tómbola
  • 2006 - Tour Radio Bemba (Sudamérica y Centroamérica)

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Chao, Ramón. "Mano Negra en Colombia. Un tren de hielo y fuego", 2001 (título original: "Un train de glace et de feu")..
  • Robecchi, Alessandro. "Manu Chao. Música y libertad" , 2000.
  • Chao, Manu. "Sibérie m'était contéee", 2004.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manu Chao Aldatu lotura Wikidatan