Manuel Álvarez Bravo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Manuel Álvarez Bravo
Bizitza
Jaiotza Mexiko Hiria1902ko otsailaren 4a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria2002ko urriaren 19a (100 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Lola Alvarez Bravo
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria
Jasotako sariak
IMDb nm0959324

Manuel Álvarez Bravo (Mexiko Hiria, 1902ko otsailaren 4a - 2002ko urriaren 19a) mexikar argazkilaria izan zen. Rivera eta O'Higgins pintore iraultzaileekin lotura estua izan zuen, eta argazkiak egin zituen haiekin. Sergei Eisensteinen Que viva México! film amaitu gabean lan egin zuen. Herrietako festen, eguzkiak kiskalitako kale bakartien, izadi hilen argazkiak egin izan zituen besteak beste. Ostera, 1970eko hamarraldian, emakumezko biluzienak ere egin zituen. Argazkilari surrealista zen, André Breton idazleak zioenez. New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan (MOMAn) bere obren erakusketa egin zuten 1971n. Sari ugari jasoa da: Master of Photography (1987), Leicaren Bikaintasun Domina (1995). George Eastman House, Pasadena Art Museum eta MOMA Museoetan, besteak beste, daude ikusgai haren obrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Álvarez Bravo Aldatu lotura Wikidatan