Manuel Andrés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Andrés
Segurtasuneko zuzendari nagusia


Zaragozako probintziako gobernadore zibila

Bizitza
JaiotzaElizondo, ?
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1934ko irailaren 10a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAcción Republicana

Manuel Andrés Casaus (Elizondo, ?Donostia, 1934ko irailaren 10a) Espainiako Bigarren Errepublika garaiko nafar kazetari eta politikaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914an Donostiara joan zen. El Pueblo Vasco egunkarian lan egin zuen, 1920an La Prensa arratsaldeko egunkaria sortu arte.

Primo de Riveraren diktaduran ekintzaile errepublikano sutsua izan zen, Manuel Azañaren laguna izandakoa. Jakako altxamenduaren alde egin zuen. Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean, gobernadore zibil izendatu zuten, tartean Nafarroakoa (1931).[2] Bertan, 1932an, karlisten azpijokoak kontrolatu zituen. 1933ko martxoan Segurtasunaren zuzendari nagusia izendatu zuten. Acción Republicanaren kidea izan zen.

1934ko irailaren 10ean erail zuten, ziur asko aurreko egunean Manuel Carrión Danborenea Donostiako falangisten buruzagiaren erailketaren erantzun gisa.[3] Bere hileta-elizkizunak garai haietako Donostian izandako masa-mugimendurik handiena izan zen. Milaka lagun atera ziren kalera bigarren hilketa hau salatzera. 1934ko Urriko Iraultza iristear zen, eta tentsio-giroa pil-pilean zen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Arturo Menéndez López
Segurtasunaren zuzendari nagusia

1933ko martxoaren 6a - irailaren 14a
Ondorengoa
José Valdivia y Garci-Borrón