Manuel Andrés
Manuel Andrés | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Elizondo, ? | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Donostia, 1934ko irailaren 10a | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Acción Republicana |
Manuel Andrés Casaus (Elizondo, ? – Donostia, 1934ko irailaren 10a) Espainiako Bigarren Errepublika garaiko nafar kazetari eta politikaria izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1914an Donostiara joan zen. El Pueblo Vasco egunkarian lan egin zuen, 1920an La Prensa arratsaldeko egunkaria sortu arte.
Primo de Riveraren diktaduran ekintzaile errepublikano sutsua izan zen, Manuel Azañaren laguna izandakoa. Jakako altxamenduaren alde egin zuen. Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean, gobernadore zibil izendatu zuten, tartean Nafarroakoa (1931).[2] Bertan, 1932an, karlisten azpijokoak kontrolatu zituen. 1933ko martxoan Segurtasunaren zuzendari nagusia izendatu zuten. Acción Republicanaren kidea izan zen.
1934ko irailaren 10ean erail zuten, ziur asko aurreko egunean Manuel Carrión Danborenea Donostiako falangisten buruzagiaren erailketaren erantzun gisa.[3] Bere hileta-elizkizunak garai haietako Donostian izandako masa-mugimendurik handiena izan zen. Milaka lagun atera ziren kalera bigarren hilketa hau salatzera. 1934ko Urriko Iraultza iristear zen, eta tentsio-giroa pil-pilean zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Manuel Andrés Casaus. .
- ↑ «Izendapena» Gaceta de Madrid (364): 1988. 1931-12-30.
- ↑ «Un conocido industrial de filiación fascista es víctima de un atentado. A los pocos momentos cae muerto también a tiros el ex director de Seguridad del Gobierno Azaña, Señor Andrés Casaús» ABC 1934/09/11.
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/falangista-bat-eta-sozialista-bat-hil-zituzten-donostian-atentatu-banatan
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Arturo Menéndez López |
Segurtasunaren zuzendari nagusia 1933ko martxoaren 6a - irailaren 14a |
Ondorengoa José Valdivia y Garci-Borrón |