Manuel Antonio Imatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Antonio Imatz
Bizitza
Jaiotza Altzo1811ko maiatzaren 19a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Altzo, 1893 (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria
Lan nabarmenak Altzoko pagoa

Manuel Antonio Imatz Garaialde (Altzo, 1811ko maiatzaren 19a - 1893) gipuzkoar bertsolaria izan zen . Bertso jartzen ibili ohi zen eta ezagutzen zaion bertso jarrialdirik zaharrena 1858koa da. Gaztetan neska-mutilen bertsoak jartzen omen zituen, baina Tolosako erretoreak ez horrelakorik jartzeko agindu, eta ez omen zuen gehiagorik egin; handik hara erlijio gaia erabili zuen gehienbat. Famatua egin zen, besteak beste, Jesu-Kristoren Pasio Santuaren bertso berriak izeneko jarrialdia. Ezagutzen diren Altzoko Imazen bertsoak Antonio Zavalak Auspoa bilduman jaso zituen Alzo´ko Imaz. Bertsolaria (1967) izenburuarekin eta Euskaltzaindiaren webgunean eskura daude.[1]

Altzoko pagoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1836an, bere ezkontza-urtean, Altzoko pago ospetsua landatu zuen. Orain ia 200 urte geroago zuhaitz aparteko izendatua da pago arrunt (Fagus sylvatica) espezieko zuhaitz hau. Zavalaren ustez «Imazek pago hau bere bizitza eta bizilekuaren ikur gisa maitatu zuen». Bestalde, Zabala iraganeko sagastiak pinudi bilakatu izanaz ere kexatu zen. Imaz bertsolariak zuhaitza asko maite zuen, bere enborra maiz neurtzeko adina. Horretarako, garaiko usadiozko bere gerriko luzea kendu eta haretxekin enborra neurtzen omen zuen, ondoren etxera joan, eta bertan zuen neurri handiko barrika baten neurriekin parekatuz, zuhaitza zenbat zentimetro handitu zen jakitea lortzen zuen. Pagoa kimatua izan zen, Imaz bizi zela edo ondoren, eta barnetik usteltzen hasi zen. Orduan, Zabalaren zioenez, «bertsolariaren bilobak zuhaitzaren adaburura igo eta tartea harriz eta lurrez bete zuten. Eta pagoa, eskerturik, goitik osatutako zauri bat balitz bezala itxi omen zen». Urteen buruan izugarri Ioditu zen. 1942an bost gurdi egur kendu zioten adarretatik.[1][2]

Bigarren karlistaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlisten aldekoa zen, eta liberalen inguruan ondorengo bertso hauek jarri zituen Bigarren Karlistaldiko atarian:[3]

Españiko legea
daukat txokatuta,
bertusetan baleude
ongi notatuta;

"¡Viva libertad!" dago
txit publikatuta,
bañan otsuentzako
ardiak lotuta

Prim illa omen digute
sarturikan bala,
beste zientotxo bi
bota biar ala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Zabala, Antonio (1942) ALZO'KO IMAZ bertsolaria Auspoa.
  2. Izaga Gonzalez, Xabier (2016-10-29) «Imaz bertsolariak duela 180 urte landatu zuen pago motza, Europako zuhaitza?» GAUR8 . Noiz kontsultatua: 2019-08-26.
  3. «Manuel Antonio Imaz Garaialde» Euskomedia . Noiz kontsultatua: 2017-01-17.