Joan Prim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Prim
Prim madrazo.jpeg
Escudo del rey de España abreviado antes de 1868.svg
Ministro Kontseiluko Presidentea

1869ko ekainaren 18a - 1870eko abenduaren 27a
Francisco Serrano - Juan Bautista Topete (en) Itzuli
Escudo de España 1874-1931.svg
Gerra-ministroa

1868ko urriaren 8a - 1870eko abenduaren 27a
Rafael Mayalde (en) Itzuli - Juan Bautista Topete (en) Itzuli
Coat of arms of Puerto Rico.svg
Puerto Ricoko gobernadorea

1847 - 1848ko iraila
Rafael Arístegui Vélez - Juan González de la Pezuela y Ceballos (en) Itzuli
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1841eko martxoaren 24a - 1869ko martxoaren 3a
Bizitza
Izen osoaAnton Joan Pau Maria Prim
JaiotzaReus1814ko abenduaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1870eko abenduaren 30a (56 urte)
Hobiratze lekuaCementiri de Reus (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Francisca de Agüero y González (en) Itzuli  (1856ko maiatzaren 4a -  1870eko abenduaren 30a)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Cervera (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Irakaslea(k)Alexandre Garcia (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, ofizierra eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakBattle of Castillejos (en) Itzuli
Lehen Karlistaldia
Espainia-Maroko Gerra
Battle of Monte Negrón (en) Itzuli
Tetuango gudua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Progresista
Firma Prim.svg

Joan Prim i Prats (Reus, Katalunia, 1814ko abenduaren 6a - Madril, 1870eko abenduaren 30a), gaztelaniaz Juan Prim y Prats, espainiar politikari eta militarra izan zen. 1869ko ekainaren 18tik 1870eko abenduaren 27 arte, Espainiako Ministro Kontseiluaren lehendakaria izan zen. Besteak beste, Gerra Karlistetan esku hartu zuelako da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Gerra Karlista (1833-1840) hasi zenean Elisabet II.aren aldeko agertu zen, eta izandako garaipenengatik lotinant izendatu zuten. Urteekin, baina, jeneral izatera iritsi zen. 1841ean diputatu hautatu zuten Tarragonako probintzia ordezkatzeko[1]. Aurre egin zion gainbehera etorria zen Esparteroren gobernuari, eta haren aitzinean Kataluniako interesak aldeztu zituen.

Madrilgo jaurlari militar izendatu zuten lehenik eta Bartzelonakoa gero. 1846an Ramón Narváez, Alderdi Moderatuko buruzagiaren gobernuaren aurka matxinatu zen, baina matxinadak huts egin zuen eta erbesteratu behar izan zuen. 1847. urtean Puerto Ricoko kapitain jeneral izendatu zuten, baina kargua utzi eta Espainiara itzuli zen. 1853an Konstantinoplara joan zen, Krimeako gerran otomandarren aholkulari. Ondoren, Marokon (1859-1860) eta Mexikoko gerran (1861) jardun zuen[1].

Espainiara itzulitakoan, eta progresisten buruzagi zela, Elisabet II.ari aurka egin eta bigarrenez joan behar izan zuen erbestera. 1868. urteko iraultzan Espainiara itzuli zen, garaile. Harrezkero gobernu berriko buruzagi izan zen Prim, monarkia konstituzionalaren aldeko. Amadeo Savoiakoa erregetzat onar zezaten lortu zuen, baina errege berria Espainiara etorri baino egun batzuk lehentxeago (1870eko abenduaren 27an) atentatu bat pairatu zuen Madrilen, eta hiru egun geroago hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Prim Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Joan Prim i Prats Enciclopedia.cat

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]