Manuel Castells

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Castells
Manuel Castells 2020 (cropped).jpg
Minister for Universities (en) Itzuli

2020ko urtarrilaren 13a -
Pedro Duque
Bizitza
JaiotzaHellín1942ko otsailaren 9a (79 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaEspainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAlain Touraine
Doktorego ikaslea(k)Monique Dagnaud (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Ikaslea(k)Daniel Cohn-Bendit
Jarduerak
JarduerakProfesorra, Ministroa, soziologoa, filosofoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Ministry of Universities (en) Itzuli
Paris Nanterre Unibertsitatea  (1967 -  1969)
Montrealgo Unibertsitatea  (1969 -  1970)
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola  (1970 -  1979)
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn  (1979 -  2003)
Ministerio de Economía y Hacienda (en) Itzuli  (1986 -  1987)
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa  (1988 -  1993)
Massachusetts Institute of Technology  (2004 -  2009)
Santa Clarako Unibertsitatea  (2008 -  2010)
Oxfordeko Unibertsitatea  (2008 -  2010)
Cambridgeko Unibertsitatea  (2011 -  2011)
Jasotako sariak
InfluentziakAlain Touraine
KidetzaAcademia Europaea (en) Itzuli
Finantza eta Ekonomia Zientzien Errege Akademia
Britainiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente
manuelcastells.info
IMDB: nm6645687 Edit the value on Wikidata

Manuel Castells (Hellín, Albacete, Espainia, 1942ko otsailaren 9a) soziologia eta hiri eta lurralde planeamenduko irakaslea da 1979tik Berkeley-ko Unibertsitatean. 2020ko ekainaren 13tik aurrera Espainiako Gobernuaren Unibertsitate Ministroa da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere militantzia antifrankista dela eta, Espainiatik alde egingo du 20 urte dituela eta Frantziara joango da soziologia eta hirigintza ikastera. Bere lanetan, bereziki "The Urban Question: a Marxist Approach et The City and the Grassroots" lanean, hirien formen gaia landuko du, eta bereziki, gai ekonomiko eta sozialak eta espazio-egiturak bateratuko dituen ikuspuntu estrukturalista bat garatuko du. Estatuaren rolaren inguruan jarriko du atentzioa krisi urbanoen erregulatzaile gisa. 1967 eta 1979 bitarte irakasle izango da Pariseko "École des hautes estudes en sciences sociales" (EHESS), Berkeley-ra joan aurretik.

Orduan pizten zaio Silicon Valley-rekiko eta informazioa gizartearekiko interesa. Espezialista famatua bilakatuko da bere Informazioaren aroa trilogiari esker. Lan horretan, azpimarran jartzen ditu sareen garapenak gizartean izan dituen eraldakuntzak.

Berkeley-ko postuaz gain, Universitat Oberta de Catalunya-ko Internet Interdisciplinary Institute-eko zuzendaria da, unibertsitate birtuala.

2006an Creu de San Jordi jaso zuen, Kataluniako Generalitat-eak emana, eta 2013an Balzan saria soziologian irabazi zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuel Castells-ek hainbat liburu, kolaborazio eta artikulu idatzi ditu gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.

  • Problemas de investigación en sociología urbana. Madrid-México: Siglo XXI. 1971.
  • La Question urbaine, Paris, Maspero.1972
  • Imperialismo y urbanización en América Latina. Gustavo Gili.1973.
  • Monopolville. L'entreprise, l'etat, l'urbain. Paris: Mouton. 1974.
  • Nuevas perspectivas críticas en educación. Barcelona: Paidós. 1994.
  • La ciudad informacional. Tecnologías de la Información, reestructuración económica y el proceso urbano-regional. Madrid: Alianza Editorial. 1995.
  • Local y global. La gestión de las ciudades en la era de la información. Madrid: Taurus. 1997. (J. Borjarekin batera).
  • La transformación del trabajo. Barcelona: Los Libros de la Factoría. 1999. (G. Esping-Andersen-ekin batera).
  • La Era de la Información. Vol. II: El poder de la identidad. México, Distrito Federal: Siglo XXI Editores. 2001.
  • La Era de la Información. Vol. III: Fin de Milenio. México, Distrito Federal:Siglo XXI Editores. 2001.
  • La Galaxia Internet. Reflexiones sobre Internet, empresa y sociedad. Madrid: Areté. 2001.
  • La Era de la Información. Vol. I: La Sociedad Red. México, Distrito Federal: Siglo XXI Editores. 2002.
  • The Information Age: Economy, Society and Culture. Vol. I: The Rise of the Network Society. Second Edition. Oxford, UK: Blackwell Publishing. 2002.
  • El estado del bienestar y la sociedad de la información. El modelo finlandés. Madrid: Alianza Editorial. 2002. (P. Himanen-ekin batera).
  • Guerra y Paz en el siglo XXI. Una perspectiva europea. Barcelona: Tusquets. 2003. (N. Serra-rekin batera)
  • La Sociedad Red. Alianza Editorial, 2006.
  • Comunicación y Poder. Alianza Editorial, 2009.
  • Redes de esperanza e indignación. Alianza Editorial, 2012

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2020-01-05). «El sociólogo Manuel Castells será ministro de Universidades a propuesta de los 'comunes'» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian