Alain Touraine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alain Touraine
Alain Touraine, 2004 (cropped).jpg
lehendakari

1968 - 1970
Jean-Daniel Reynaud Itzuli - Michel Crozier
Bizitza
Jaiotza Hermanville-sur-Mer1925eko abuztuaren 3a (94 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Manuel Castells
François Dubet Itzuli
Christian Topalov Itzuli
Sam Bourcier Itzuli
Patrick Guiol Itzuli
Farhad Khosrokhavar Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Patrick Guiol Itzuli
Jarduerak
Jarduerak soziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Jasotako sariak
Kidetza Poloniako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Brasileira de Letras Itzuli
Academia Europaea Itzuli
Commission de la nationalité Itzuli
alaintouraine.blogspot.fr/

Alain Touraine (Hermanville-sur-Mer, 1925eko abuztuaren 3a) soziologo frantsesa da. Bere ikerketa gai nagusiak ekintza soziala eta gizarte mugimendu berriak dira. Gizarte postindustrial terminoaren sortzailea, Marisol Touraine ministroaren aita da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita medikua izanik, familia burges batean jaio zen. 1945ean Ulm kaleko École normale supérieure-n sartu zen, Parisen, baina bi urte beranduago, eskola hartako giro hertsik alde egin nahirik, Hungariara joan zen ikasketak jarraitzera. Jugoslaviatik pasa ondoren, Valenciennes-en ezarriko da eta bertan mehatzari bizitzan murgilduko da (1947-1948). Engaiamendu honek eragin handia izango zuen bere lanean, eta industria, lana eta langile kontzientziaren inguruko hausnarketara bultzatuko du[1].

École normale superieure-era bueltan, bere ikasketak 1950 burutu zituen, historia adarrean. Urte horretan bertan, Georges Friedmann-en laguntzaz, CNRSko Ikerketa Soziologikoen Zentroan sartzen da. 1952an Rockefeller fundazioaren beka bat lortu zuen Harvard Unibertsitatean egonaldi bat egiteko; bertan Talcott Parsons topatu zuen eta bere soziologia ezagupenak biziki loditzen ditu. 1956an badoa Txilera eta bertan Adriana Arenas ezagutu eta urte berean ezkontzen dira. Hego Amerikarekiko lotura honek hainbat ikerketa proiekturako gaiak emango dizkio. 1958an CNRS utzi eta École des hautes études en sciences sociales-en (EHESS) sartu zen. Hurrengo urtean, Lanaren Soziologia izeneko aldizkariaren sorreran parte hartu zuen[1].

1964an bere tesia aurkeztuko du titulu honen azpian: "Ekintzaren soziologia" (Sociologie de l'action). Tesi osagarri bat ere egin zuen 1966an eta "Langile kontzientzia" izenarekin aurkeztu zuen. 1973an bere maisulanetako bat publikatu zuen, "Gizartearen ekoizpena" (Production de la société). Zenbait urte geroago, gizarte mugimenduen inguruko lanekin hasiko da eta bere esku-hartze soziologikoaren metodologia koadroa jarriko du abian. 1981ean Poloniara doa Solidarność mugimendua aztertzera[1].

Konpromiso politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakearen kulturaren eta indarkeri ezaren Hamarraldirako koordinakunde frantseseko laguntza komiteko kide da. "Á gauche, en Europe" elkarte ezkertiarreko orientazio zientifiko batzordeko kide da; elkarte hau Michel Rocard eta Dominique Strauss-Kahn-ek sortu zuten. 2008 urteko atzeraldi handiaren aurrean, Touraine arduratua agertzen da Europak azaltzen duen ezintasun ekonomikoa, politikoa eta kulturalaren aurrean. Haren arabera, ezintasun hori ez da krisiaren ondorioa kausa baizik. Tourainen iritziz Europak kontzientzia hartu eta bere isiltasuna apurtu behar du.


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1955 : L'évolution du travail aux usines Renault (tesia)
  • 1961 : Ouvriers d'origine agricole
  • 1965 : Sociologie de l'action
  • 1966 : La conscience ouvrière
  • 1968 : Le mouvement de Mai ou le communisme utopique
  • 1969 : La société post-industrielle : naissance d'une société
  • 1972 : Université et société aux États-Unis
  • 1973 : Production de la société
  • 1973 : Vie et mort du Chili populaire
  • 1974 : Pour la sociologie
  • 1974 : La société invisible
  • 1974 : Lettre à une étudiante
  • 1976 : Les sociétés dépendantes
  • 1977 : Un désir d'histoire
  • 1978 : Lutte étudiante
  • 1979 : Mort d'une gauche
  • 1980 : La prophétie antinucléaire
  • 1980 : L'après-socialisme
  • 1981 : Le Pays contre l'État
  • 1982 : Solidarité
  • 1984 : Le mouvement ouvrier
  • 1984 : Le Retour de l’acteur
  • 1987 : Actores sociales y sistemas políticos de América Latina
  • 1988 : La Parole et le Sang
  • 1992 : Critique de la modernité
  • 1993 : La Voix et le Regard : sociologie des mouvements sociaux
  • 1994 : Qu’est-ce que la démocratie ?
  • 1995 : Lettre à Lionel, Michel, Jacques, Martine, Bernard, Dominique… et vous
  • 1996 : Le Grand Refus : réflexions sur la grève de décembre 1995
  • 1997 : Pourrons-nous vivre ensemble ? Égaux et différents
  • 1997 : Eguaglianza e diversità : i nuovi compiti della democrazia
  • 1998 : Sociologia
  • 1999 : Comment sortir du libéralisme ?
  • 2000 : La recherche de soi : dialogue sur le sujet
  • 2004 : Un débat sur la laïcité
  • 2005 : Un nouveau paradigme : pour comprendre le monde d’aujourd'hui
  • 2006 : Le monde des femmes
  • 2007 : Penser autrement
  • 2008 : Si la gauche veut des idées
  • 2010 : Après la crise
  • 2012 : Carnets de campagne
  • 2013 : La fin des sociétés

Sariak eta Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

honoris causa Doktore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alain Touraine unibertsitate hauetan Honoris causa doktore izendatu dute:

Sariak eta Onarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Jean-Paul Lebel, Alain Touraine : vie, œuvres, concepts, Ellipses, Paris, 2007.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]