Manuel Sarratea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Sarratea

Buenos Airesko probintziako gobernadore

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1774ko abuztuaren 11
Herrialdea Argentina
HeriotzaLimoges1849ko irailaren 21a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta militarra

Manuel Sarratea Altolaguirre, (Buenos Aires, Peruko Erregeorderria, 1774ko abuztuaren 11Limoges, Frantzia, 1849ko irailaren 21a) politikari, militar eta diplomazialaria izan zen, Argentinaren independentzia prozesuan nabarmendu zena.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuel Sarratea 1774ko abuztuaren 11n jaio zen Buenos Airesen, Martin Simon Sarratea oñatiarraren eta Tomasa Altolaguirreren seme. Penintsulara bidali zuten heziketa osatzera eta, besteak beste, Bergarako Errege Mintegiko ikaslea izan zen. Zenbait urteren buruan sorterrira itzuli zen misio diplomatiko batean aritzera.[1]

1810eko Maiatzeko Iraultzan parte hartu zuen eta, Manuel Belgranoren aholkuz, enbaxadore joan zen Rio de Janeirora, Lord Strangforden bitartekotasuna eskatzera, lorpen handirik gabe. Junta Grande desegin ostean, Lehen Triunbiratuko kidea izan zen 1811ko irailetik 1812ko urrira arte; garai hartan, Francisco Javier Elioren esku utzi zuten Ekialdeko Banda.[1]

1812an, Ekialdeko Bandako armadaren buru izendaturik, bertako erregezaleei aurre egitera bidali zuten, baina liskar handiak izan zituen José Gervasio Artigasekin. 1813 hasieran, José Rondeauk ordeztu zuen karguan.[1]

Misio diplomatikoak egin zituen Londresen eta Madrilen, Buenos Airesen gobernu konstituzionala ezartzeko xedez. 1816an izuli zen sorterrira, eta ministroa izan zen Juan Martín de Pueyrredónen gobernuan. 1820an, Buenos Airesko gobernadorea zelarik, unionisten eta federalisten arteko Pilarko Ituna ahalbidetu zuen.[2]

1825ean, Bernardino Rivadavia presidenteak Britainia Handira igorri zuen enbaxadore. Juan Manuel de Rosasen aginduz, berriz, Rio de Janeiron eta Frantzian jardun zuen. Limogesen hil zen, 1849ko irailaren 21ean.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Astorgano Abajo, Antonio. Manuel de Sarratea y Altolaguirre. dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-2-23).
  2. a b Astigarraga Larrañaga, Andoni de. Sarratea, Manuel. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Matías de Irigoyen
Buenos Airesko gobernadorea
1820ko otsailak 18-martxoak 6
Ondorengoa
Juan Ramón Balcarce
Aurrekoa
Juan Ramón Balcarce
Buenos Airesko gobernadorea
1820ko martxoak 11-maiatzak 2
Ondorengoa
Ildefonso Ramos Mexía