Bernardino Rivadavia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bernardino Rivadavia
Bernardino Rivadavia

1826ko otsailak 8 – 1827ko ekainak 27
Ondorengoa Vicente López y Planes

Jaiotza 1780ko maiatzaren 20a
Buenos Aires, Argentina
Heriotza 1845eko irailaren 2a
Cádiz, Espainia
Alderdi Politikoa Partido Unitario
Ezkontidea Juana del Pino de Rivadavia
Lanbidea Politikaria


Bernardino Rivadavia (Buenos Aires, 1780ko maiatzaren 20a - Cádiz, Espainia, 1845eko irailaren 2a) argentinar politikaria izan zen. 1826-1827 bitartean Río de la Platako Probintzia Batuetako presidentea, alegia Argentinako Errepublikako lehen presidentea, izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesen aurka borrokatu zen Buenos Airesen 1806an, eta Argentinako independentziaren aldeko batzordeko idazkari egin zuten 1810ean. 1811n batzordeko buruzagi nagusi bihurtu zen, eta haren aginduetara eratu zen La Platako gudarostea, desegin ziren espainiarrek ezarritako gorteak, prentsa-askatasuna aldarrikatu eta esklabotza kendu zen.

1814an Europara jo zuen, Río de la Platako Probintzia Batuen alde, britainiarren laguntza eske. Sozialismo utopikoaren ideiak ezagutu zituen Europan, eta Amerikan ildo horretako neurriak bideratzeko erabakia hartu zuen. 1821ean itzuli zen Argentinara, gobernuko ministro gisa. Gizarte-alorrean, Elizaren pribilegioak murriztu eta laborariak lurren jabe egitea erraztu zuen; politikan, hauteskunde-bidezko ordezkaritza bat abiarazi zuen, eta kultura-alorrean Buenos Airesko Unibertsitatea sortu zuen.

Río de la Platako Probintzia Batuetako lehendakari egin zuten 1826an, batasunerako konstituzio berria aldarrikatu ondoren. Halaz ere, 1827an utzi behar izan zuen kargua, batasun berri haren joera zentralistaren aurka, Buenos Airestik kanpoko herrialdeetan altxatu ziren federalisten eta geroko Uruguaiko lurrak beretzat nahi zituen Brasilen aurkako gerretan buru ezin emanik zegoela. Europara joan zen, eta 1834an itzuli bazen ere, betikoz utzi behar izan zuen ondoren sorterria, epaiketa baten ondoren. Brasila joan zen, lehenengo, eta Espainiara ondoren.

1880. urtean aldarrikatu zuen Argentinako gobernuak haren oroimena, eta ordudanik da maiatzaren 20a, Rivadaviaren jaioteguna, jaieguna Argentina osoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernardino Rivadavia Aldatu lotura Wikidatan