Edukira joan

Manuel de Pedrolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel de Pedrolo i Molina» orritik birbideratua)
Manuel de Pedrolo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel de Pedrolo Sanchez i Molina
JaiotzaL'Aranyó1918ko apirilaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1990eko ekainaren 26a (72 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, idazlea, itzultzailea, antzerkigilea eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrepublikako Herri Armada
Associació d'Escriptors en Llengua Catalana
Genero artistikoanarrazioa
antzerkia
drama

IMDB: nm0210932 Find a Grave: 11897704 Edit the value on Wikidata
Pedrolo jaio zen etxea Aranyón.

Manuel de Pedrolo i Molina (1918ko apirilaren 1a1990eko ekainaren 26a) katalanezko idazlea izan zen. 1918. urtean Aranyón (Segarra) jaio zen, eta haurtzaro eta nerabezaro Tàrregan igaro zuen. 1935. urtean Bartzelonara joan zen.

1950. urtean argitaratutako poema liburu batekin hasi zuen bere literatura ekoizpena. 1953an bere lehenbiziko eleberria argitaratu zuen, Es vessa una sang fàcil. 1954an Premi Joanot Martorell saria irabazi zuen, eta horrez geroztik egungo katalan eleberrien ekoizle irmo eta oparoena bihurtu zen.

Minbiziaz Barcelonan hil zen 1990. urtean.

Bere eleberrien artean daude:

  • La mà contra l'horitzó
  • Balanç fins a la matinada
  • Cendra per Martina
  • Mecanoscrit del segon origen (1974)

Ipuinak ere argitaratu ditu:

  • Crèdits humans

Baita antzerki lanak ere:

  • Cruma
  • Homes i no
  • Situació bis

Jasotako sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Joanot Martorell, 1954, Estrictament personal-ekin.
  • Víctor Català, 1956, Crèdits humans-ekin.
  • Sant Jordi, 1962, Balanç fins a la matinada-rekin.
  • Lletra d'Or, 1966, Cendra per Martina-rekin.
  • Prudenci Bertrana, 1968, Estat d'excepció-rekin.
  • Premi d'Honor de les Lletres Catalanes, 1979.

Pedrolo euskaraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an Jokin Lasak Pedroloren eleberri ezagunenaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen: Bigarren jatorrizko makinizkribua (Donostia:Elkar. ISBN:84-7529-682-3. Jatorrizko izenburua: Mecanoscrit del segon origen (1974).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel de Pedrolo Aldatu lotura Wikidatan