Maria Borgoinakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maria Borgoinakoa
Maria Borgoinakoa

1477ko urtarrilak 5 – 1482ko martxoak 27
Norekin Maximiliano I.a
Aurrekoa Karlos Izukaitza
Ondorengoa Filipe I.a Gaztelakoa

Jaiotza 1457ko otsailaren 13a
Brusela, Brabanteko dukerria
Heriotza 1482ko martxoaren 27a
Brujas, Flandriako konderria
Ezkontidea(k) Maximiliano I.a
Senideak aita: Karlos Izukaitza
ama: Elisabet Borboikoa
Erlijioa Kristaua

Maria Borgoinakoa (Brusela, Brabanteko dukerria, 1457ko otsailaren 13a - Brujas, Flandriako konderria, 1482ko martxoaren 27a) Borgoinako dukesa izan zen 1477 eta 1482 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1477ko urtarrilean, 19 urte zituela, Borgoinako dukerria jarauntsi zuen, aita, Karlos Izukaitza, Nancyko guduan hil ondoren. Horren ostean, Luis XI.a Frantziakoak, Mariaren dinastiaren etsai amorratuak, Borgoina inbaditu zuen. 1477ko otsailean, Ganten bildutako Herbehereetako Estatu Orokorrek Pribilegio Handia sinarazi zioten Mariari; horren arabera, Flandriak autogobernua eta antzinako pribilegioak berreskuratu zituen[1].

Luis XI.ak bere seme Karlosekin uztartu nahi izan bazuen ere, 1477ko abuztuan Maximiliano Austriakoarekin ezkondu zen. Maximilianok hartu zuen Borgoina defendatzeko ardura, eta 1479an frantziar armada azpiratu zuen Guinegatteko guduan. 1482ko martxoaren 27an, Maria zaldi gainetik erori eta hil egin zen[1].

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1477ko abuztuaren 19an Maximiliano Austriakoarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Coekelberghs-Cuypers, Josiane, Marie de Bourgogne (1457-1482) - duchesse de Bourgogne (1477-1482), Encyclopædia Universalis, universalis.fr, http://www.universalis.fr/encyclopedie/marie-de-bourgogne/. Noiz kontsultatua: 2016-03-14 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Borgoinakoa Aldatu lotura Wikidatan