Maria Mazzarello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Mazzarello
Maria Dominika Mazzarello jpg..jpg
Bizitza
Jaiotza Mornese1837ko maiatzaren 9a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1881eko maiatzaren 14a)
Heriotza Nizza Monferrato1881eko maiatzaren 14a (44 urte)
Jarduerak
Jarduerak moja
Santutegia
Maiatzaren 13
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena San Frantzisko Saleskoaren Elkartea

Maria Domenica Mazzarello (Mornese, 1837ko maiatzaren 9aNizza Monferrato, 1881eko maiatzaren 14a) italiar lekaimea izan zen, Maria Laguntzailearen Alaben Institutuaren sortzailea[1]. Pio XII.ak santu aitortu zuen 1951n. Haren jaieguna maiatzaren 14an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Mazzarello Piemonteko Mornese herrian jaio zen, 1837ko maiatzaren 9an, nekazari familia batean. 15 urte zituenean, Andre Maria Sortzez Garbiaren Alaben Elkartean sartu zen, Domenico Pestarino erretorearen bitartez. Enganamendu handiz bizi izan zuen kristau fedea elkarte horretan, eta herriko nesken arteko apostolutzari lotu zitzaion. 23 urte zituelarik, tifusa harrapatu zuen; harrezkero aski osasun pattala izan zuen[2].

1864an Don Bosco ezagutu zuen, eta 1872an bat egin zuten Andre Maria Laguntzailearen Alaben Institutua sortzeko; salestarrak Turinen mutilekin egiten ari ziren lana edo antzekoa neskekin egitea zen haien asmoa. Institutua laster garatu eta hedatu zen,[2] eta Maria Mazzarello izan zen ama nagusia, 1881eko maiatzaren 14an hil zen arte[2]. 1938ko azaroaren 20an dohatsu aitortua izan zen, eta 1951ko ekainaren 24an Pio XII.ak kanonizatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maria Mazzarello, On Bosco-ren arima bikia salesianosbarakaldo.net . Noiz kontsultatua: 2017-1-28.
  2. a b c Don Boscok Andre Maria Laguntzailearen Alabekin bat egiten du salesianos.es . Noiz kontsultatua: 2017-1-28.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Mazzarello Aldatu lotura Wikidatan