Edukira joan

Marie Luise Kaschnitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Luise Kaschnitz

Bizitza
JaiotzaKarlsruhe1901eko urtarrilaren 31
Herrialdea Alemania
HeriotzaErroma1974ko urriaren 10a (73 urte)
Hobiratze lekuaBollschweil
Familia
Ezkontidea(k)Guido Kaschnitz von Weinberg  (1925 -  1958)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
italiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea eta ipuingilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaolerkigintza

kaschnitz.de…
IMDB: nm1802638 Musicbrainz: c19f7c5a-a626-49d4-952c-2520a925e43f Discogs: 3414033 Find a Grave: 19777 Edit the value on Wikidata
Marie Luise Kaschnitz Bollschweil Willy Pragher, 1967

Marie Luise Kaschnitz (Karlsruhe, Alemaniar Inperioa, 1901eko urtarrilaren 31 - Erroma, Italia, 1974ko urriaren 10a)[1] alemaniar idazlea izan zen, mendeko literatura figura garrantzitsua.[2][3][4][5]

Dibisioko jeneral baten alaba izan zen, eta Weimarren ikasi zuen liburuzain izateko. Gero, Municheko argitaletxe batean lan egin zuen, eta, ondoren, Erromako liburu-denda batean. 1925ean, Guido Freiherr Von Kaschnitz-Weinberg arkeologoarekin ezkondu zen. Erroman, Königsbergen, Marburgon eta Frankfurten bizi izan ziren eta Frantzian, Italian eta Grezian ere ibili zen senarrarekin. 1941ean, Frankfurten finkatu zen behin betiko, eta, senarra hil ostean, 1958an, Bollschweilgo bere familia-egoitzan bizi izan zen aldi baterako, Friburgo de Brisgoviatik gertu.

Bere ipuinekin errekonozimendu garrantzitsuak jaso zituen, psikologikoak dira eta edertasun poetiko handiz adierazten dituzte bere bizitzako etapa desberdinetan izan zituen ikuspuntuak.

Horien artean, Lange Schatten (Itzal luzeak), Das dicke Kind (Neskato potoloa), bere ipuin kuttuna, eta Popp und Mingel (Popp eta Mingel) nabarmentzen dira: eguneroko pasadizo bat kontatuz, ume baten esperientzia psikologikoa kontatzen du, eta ume horrek izateari utzi eta nerabe bihurtu dela konturatzen da.

Bere bizitzan zehar argitaratu zituen poema-bildumen artean Beschreibung eines Dorfes ('Herri baten deskribapena') nabarmentzen da bereziki, non kontakizun autobiografiko bat eraikitzeko modu berriak entseatzen dituen: ahots poetikoak etorkizunean garatuko duen lan-eguneroko baten sekuentziarekin, modu taxonomiko eta metonimikoan deskribatzen dira bere jaioterriko historiaren lekuak eta sedimentuak.

Hainbat tokitan bidaiatzeak eta bizitzeak eragina izan zuen bere obra osoan, eta, zehazkiago, Orte lanean ('Lekuak'). Zertzelada nostalgiko eta iradokitzaileen gisakoak diren apunteen bilketa horretan, Alemaniako eta munduko beste hainbat tokitako lekuak eta giroak ekarri zituen gogora.

Gaztelaniara itzulitako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lugares (Orte) (Pre-Textos argitaletxea, 2007. Fruela Fernándezen itzulpena)
  • Aún no está decidido (Steht noch dahin) (Pre-Textos argitaletxea, 2008)
  • La Casa de la Infancia (Das Haus der Kindheit) (Minúscula argitaletxea, 2009. Rosa Pilar Blancoren itzulpena)
  • La niña gorda y otros relatos inquietantes (Das dicke Kind), dozena bat kontaketa (Hoja de Lata argitaletxea, 2015. Santiago Martín Arnedoren itzulpena)
  • La sonámbula y más relatos inquietantes. (Hoja de Lata argitaletxea, 2017. Santiago Martín Arnedoren itzulpena)

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat sari jaso zituen:[6]

  • 1955ean Georg-Büchner-Preis saria jaso zuen.
  • 1967an Pour le Mérite for Sciences and Arts saria jaso zuen.
  • 1973an Roswitha Saria jaso zuen.
  • 1984an Evangelische Akademie Tutzing-ek Marie-Luise-Kaschnitz-Preis Literatura Saria sortu zuen bere omenez eta oroimenez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Marie Luise Kaschnitz | Modernist, Poet, Novelist | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Libros de MARIE LUISE KASCHNITZ | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  3. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Marie Luise Kaschnitz: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Marie Luise Kaschnitz» www.isliada.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  5. (Gaztelaniaz) Marie Luise Kaschnitz | Hoja de Lata. (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  6. «Marie Luise Kaschnitz - Biografía y mejores libros» La Vanguardia 2022-12-04.
  • Martín Arnedo, Santiago, (2016). Vida de Marie Luise Kaschnitz. Madrid (España): EILA argitaletxea S.L. ISBN 978-84-9450-764-9.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]