Mark Robson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mark Robson
Bizitza
Jaiotza Montreal1913ko abenduaren 4a
Herrialdea  Kanada
Heriotza Londres1978ko ekainaren 20a (64 urte)
Hobiratze lekua Mount Sinai Memorial Park Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, zinema ekoizlea eta film-muntatzailea
Nominazioak
IMDb nm0733476

Mark Robson (Montreal, 1913ko abenduaren 4a - Londres, 1978ko ekainaren 20a) kanadar zinema zuzendari, ekoizle eta muntatzaile bat izan zen.

Muntaketa-lanetan jardun zuen RKO (Radio-Keith-Orpheum) produkzio-etxean eta han muntatu zituen, Robert Wisekin batera, Orson Wellesen Citizen Kane (Kane herritarra) eta Magnificent Ambersons. Bi film bikain egin zituen boxeoari buruz, Champion (1949, Txapelduna) eta The Harder They Fall (1956), Humphrey Bogartek lan egin zuen azken filmean. Beste film aipagarri batzuk: The Bridges at Toko-Ri (1955, Toko-Riko zubiak); Trial (1955); From the Terrace (1960, Terrazatik); The Prize (1963, Saria); Valley of the Dolls (1967, Panpinen harana); Happy Birthday, Wanda June (1971); Earthquake (1974); Avalanche Express (1979).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]