Martin Braithwaite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Martin Braithwaite
Bizitza
Izen osoa Martin Christensen Braithwaite
Jaiotza Esbjerg1991ko ekainaren 5a (28 urte)
Herrialdea  Danimarka
Hezkuntza
Hizkuntzak daniera
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Denmark national under-17 football team2008 / 200830
Flag of None.svg Denmark national under-17 football team2008 / 2009
Flag of None.svg Denmark national under-18 football team2009 / 200940
Flag of None.svg Esbjerg fB2009 / 20138917
Flag of None.svg Denmark national under-19 football team2009 / 2010112
Flag of None.svg Denmark national under-20 football team2012 / 201210
Flag of None.svg Denmark national under-19 football team2012 / 2012
Flag of None.svg Denmark national under-21 football team2012 / 201220
Flag of None.svg Denmark national under-21 football team2012 / 201320
Flag of None.svg Toulouse Football Club2013 / 201713635
Flag of None.svg Danimarkako futbol selekzio nazionala2013 /
Flag of None.svg Middlesbrough Football Club2017 / 2019368
Flag of None.svg Girondins de Bordeaux2018 / 2018144
Flag of None.svg Club Deportivo Leganés2019ko urtarrilaren 3a / 2019ko ekainaren 30a194
Flag of None.svg Club Deportivo Leganés2019ko uztailaren 25a / 2020ko otsailaren 20a196
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2020ko otsailaren 20a /
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 19
9
Pisua 77 kilogramo
Altuera 177 zentimetro

Martin Braithwaite (Esbjerg, Danimarka, 1991ko ekainaren 5a) Bartzelona Futbol Klubean aurrelari gisa jokatzen duen danirmarkar futbol jokalaria da. Danimarkako futbol selekzio nazionalean ere jokatzen du, eta aukerak ditu 2020ko Eurokopan parte hartuko dutenen deialdian sartzeko.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martinek bere ibilbidea bere hiriko klubean hasi zuen, hain zuzen ere, Esbjerg fB taldean. Klub honetako bere mailetatik pasa ondoren, 2009an, 18 urte besterik ez zituela, lehen taldearekin jokatzen hasi zen. 2013rarte jokatu zuen talde honetan, 89 partidu jokatuz eta bere talderentzat 17 gol sartuz. 22 urterekin, ordea erronka berriei aurre egitea erabaki zuen beste talde batzuetan, eta horregatik Toulouse Frantziako taldeak erosi zuen, Esbjerg-i 2 milioi ordainduz. Toulousen eman zuen benetan Martinek bere kalitatearen berri, han ere leku bat irabazi eta marka politak lortu baitzituen. 136 partidu jokatu zituen txapelketa guztietan, eta 35 gol erdietsi zituen.

Heldu zen etapa hori atzean uzteko garaia ere, eta berak esan moduan erabaki zail bat eta gero, 2017an Ingalaterrako bigarren mailako Middlesbrough taldeak fitxatu zuen, talde frantziarrari 9 milioi euro ordaindu ondoren. 2019. urteko udararte iraun zuen kontratuak, baina benetan Braithwaitek 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietako lehen zatiak besterik ez zituen jokatu taldearekin. Bi zati hauetan, 36 partidu jokatu eta 8 gol sartu zituen. Hala ere, bi denboraldietako azken txanpetarako Bordeaux (14 partidu, 4 gol) eta CD Leganes (19 partidu, 4 gol) taldeetara utzi zuten. Azken talde honetan gustura gelditu ziren aurrelariarekin, beraz 5 milioi ordaintzea erabaki zuten, Martin bertan gera zedin.

Jokaldia ongi atera zitzaien. 2019-2020 denboraldiko lehen zatian eman zuen maila onaz gain, 24 partidutan 6 gol sartu baitzituen; Bartzelonak Ousmane Dembélé eta Luis Suarezen lesioen aurrean jokalariaren etete-klausula ordaintzea erabaki zuen, zeina 18 milioikoa zen. Leganesek jokalari garrantzitsua galdu zuen, baina 13 milioi euroko probetxua atera zuen bi operazioekin.