Martin Ennals saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Martin Ennals saria giza eskubideen pertsona defendatzaileentzat, batzutan giza eskubideen Nobel saria bezala esana, 1993tik ematen den nazioarteko saria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an sortua, izena Martin Ennals, Amnistia Internazionalaeko aktibista britaniarra 1968tik 1980ra erakundearen idazkari orokorraren oroimenez sortu zen. Ekimenak giza eskubideen alorrean lan handia egin dituzten pertsonak saritu nahi ditu. Helburu nagusia, bestetik, unean arrisku handia hartuz lanean dauden ekintzaileei nolabaiteko publizitate babeslea ematea da.[1]

Saria 20.000 Suitzar frankokoa da. Saria ematearen ekimena urtero Genevan egiten da, bertako udalaren laguntzaz. Data urrian izaten da.

Nazioarteko epaian erakunde desberdinetako hamar pertsonek osatzen dute. Hauek dira, besteak beste, erakunde horiek: Amnistia Internazionala, Human Rights Watch, International Federation for Human Rights, World Organisation Against Torture, Front Line Defenders, International Commission of Jurists, Derechos Humanos Primero, Servicio Internacional para Derechos Humanos, Diakonie Alemania, eta Huridocs.

Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izena
1994 Harry Wu  Txinako Herri Errepublika
1995 Asma Jahangir  Pakistan
1996 Clement Nwankwo  Niger
1997 Samuel Ruiz García  Mexiko
1998 Eyad El Sarraj  Palestina
1999 Natasha Kandic  Jugoslavia
2000 Immaculée Birhaheka  Kongoko Errepublika Demokratikoa
2001 Brigadas de paz Internacionales  Kolonbia
2002 Jacqueline Moudeina   Txad
2003 Alirio Uribe Muñoz  Kolonbia
2004 Lidia Yusupova  Errusia
2005 Aktham Naisse  Siria
2006 Akbar Ganji  Iran eta Arnold Tsunga  Zimbabwe
2007 Rajan Hoole, Kopalasingham Sritharan  Sri Lanka) eta Pierre Claver Mbonimpa  Burundi
2008 Mutabar Tadjibaeva  Uzbekistan
2009 Emadeddin Baghi  Iran
2010 Txantiloi:Ill  Siria
2011 Kasha Jacqueline Nabagesera  Uganda
2012 Luon Sorvath  Kanbodia
2013: Joint Mobil Group  Errusia
2014 Alejandra Ancheita  Mexiko
2015 Ahmed Mansoor  Arabiar Emirerri Batuak
2016 Ilham Tohti  Txinako Herri Errepublika

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]