Mary Helen Wright Greuter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Helen Wright Greuter

Bizitza
Jaiotza1914ko abenduaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington1997ko urriaren 23a (82 urte)
Familia
AitaFrederick Eugene Wright
Hezkuntza
HeziketaMadeira School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta historialaria

Mary Helen Wright Greuter (Washington, AEB, 1914ko abenduaren 20a1997ko urriaren 23a)[1] astronomo eta historialari estatubatuarra izan zen, zientzietako historia eta metodologiari buruzko argitalpenen egile eta editorea, antropologia, arkeologia, matematika eta fisika barne.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wright Washingtonen jaioa, Frederick Eugene Wright geofisikariaren eta Kathleen Ethel Finleyren alaba izan zen. Bere lehen abizenagatik, Wright, egin zen ezagun profesionalki. William F. Wright eta Kenneth A. Wright anaiak izan zituen.[2]

Madeira Schoolen hezi zen,[3] Bennett Junior Collegen graduatu (1934) eta Vassar Collegen lizentziatu zen (1937); bertan astronomiako maisutza ere lortu zuen (1939).[2]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aitaren bitartez, Mount Wilson Behatokiko Carnegie Institutuko Ilargi-proiektua zuzendu zuenak, Wright behatokiko langileekin ohitu zen eta laguntzaile lana lortu zuen 1937an, bertako teleskopioen historia ikertuz.[4] Urte horretan bertan, Vassar Collegeko Behatokian laguntzaile gisa lan egin zuen.[3] Estatu Batuetako Itsas Behatokiko laguntzaile gisa ere lan egin zuen Washingtonen (1942-43), eta ondoren, Palomar Behatokian sartu zen.[2]

1943an egile eta editore independente bilakatu zen.[5] Bere lanik ezagunenak Explorer of the Universe: A Biography of George Ellery Hale (1966) eta Sweeper of the Sky: The Life of Maria Mitchell (1949) dira. Wright American Astronomical Society-ko, Zientziaren Historiako Elkarteko eta Nazioarteko Astronomia Elkarteko kide aukeratu zuten.[5] Zientziaren Aurrerapenerako Estatu Batuetako Elkarteko kide hautatu zuten 1961ean.[6]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkondu eta gero, John Franklin Hawkins artistarekin dibortziatu zen, eta, ondoren, Rene Greuterrekin ezkondu zen 1967an,[5] seme-alabarik izan ez bazuen ere.[7] Thousand uharteetan igarotzen zituen udak,[8] eta bere bizitzan zehar Washington, New Jersey eta Nantucketen bizi izan zen. Eskulturazalea ere bazen.

Miokardio infartu akutu batek jota hil zen 1997an Washington-en.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ««Mary Helen Wright Greuter (1914-1997)»» sova.si.edu (Instituto Smithsoniano) (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  2. a b c d (Ingelesez) Saxon, Wolfgang. (1997-11-02). «Helen Wright Greuter, 82, Astronomer and Author» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  3. a b DeVorkin, David. (1997). «H. A. D. News». The Newsletter of the Historical Astronomy Division of the American Astronomical Society (42): 6..
  4. (Ingelesez) Current Biography Yearbook. H. W. Wilson Company 1957 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  5. a b c (Ingelesez) Reginald, R.. (2010-09-01). Science Fiction and Fantasy Literature Vol 2. Wildside Press LLC ISBN 978-0-941028-77-6. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  6. "Historic fellows". American Association for the Advancement of Science.
  7. (Ingelesez) United States Naval Observatory; Dick, Steven J.. (1999). Proceedings, Nautical Almanac Office Sesquicentennial Symposium: U.S. Naval Observatory, March 3-4, 1999. U.S. Naval Observatory, 172 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  8. (Ingelesez) Smith, Susan. (1993). The First Summer People: The Thousand Islands 1650-1910. Stoddart ISBN 978-1-55046-037-7. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]