Mathias Rust

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mathias Rust
4134Mathias Rust.JPG
Bizitza
Jaiotza Wedel1968ko ekainaren 1a (51 urte)
Herrialdea  Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak hegazkinlaria, poker player Itzuli eta bakearen aldeko aktibista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa
IMDb nm0751799

Mathias Rust (Wedel, Mendebaldeko Alemania, 1968ko ekainaren 1a) alemaniar hegazkin pilotu bat da.

1987ko maiatzaren 28an, Gerra Hotzaren amaieraldera, 18 urteko pilotu nerabe amateurra zela, Alemaniako Hanburgo hiritik, bakar-bakarrik, Cessna 172 hegazkin bat pilotatuz abiatu, eta Sobietar Batasuneko defentsa sistemak sahiestuz Moskuko Plaza Gorrian lurrartzea lortzeagatik mundu osoan ospetsu egin zen.

Hegaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaldia burutzeko, Alemaniatik Sobietar Batasunera zuzenean hegan egin beharrean, Alemaniatik, aurkako norantzan hegan eginez, Feroe Uharteak zeharkatu eta Islandiara iristean biratuz, Norvegia eta Suedia zeharkatu, eta Finlandian barna Sobietar Batasunean barneratu zen.

Sobietar Batasuneko segurtasun sistemak nola sahiestu zituen inoiz argitu ez arren, adituen arabera, Baltikoaren kostaldetik Moskura doazen burdinbideen gain altuera baxuan hegan eginez lortu zuela uste dute, honela sobietar aire defentsa ekidinez.

Plaza Gorrian lurrartzean, KGBko agenteek atxilotu eta irailaren 2an epaitua eta 4 urteko expetxealdira zigortua izan zen. Moskuko Lefortovo presondegian 432 egun espetxean igaro ondoren, baldintzapeko askatasunean jarria izan zen. 1988ko abuztuaren 3an Mendebaldeko Alemaniara itzuli zen, aurrez Andrei Gromyko sobietar estatu idazkariak haren askatasun baimena sinatu ondoren.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaldi honek Sobietar Batasunean ondorio politikoak ere izan zituen. Orduko, Mikhail Gorbatxov sobietar agintari nagusiak Sergei Sokolov defentsa ministroa eta Alexander Koldunov aire defentsako komandantea kargugabetu eta bere aldeko politikariak ipintzeko aprobetxatu zuen, biak ere Perestroika eta Glasnostren aurkariak baitziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mathias Rust Aldatu lotura Wikidatan