Edukira joan

Mauritania (antzinako eskualdea)

Koordenatuak: 32°03′36″N 6°35′30″W / 32.06°N 6.591797°W / 32.06; -6.591797
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mauretaniako Erresuma» orritik birbideratua)
Mauritania (antzinako eskualdea)
Administrazioa
HiriburuaVolubilis eta Cherchell
Deuseztapen data698 (egutegi gregorianoa)
Geografia
Koordenatuak32°03′36″N 6°35′30″W / 32.06°N 6.591797°W / 32.06; -6.591797
Demografia

Mauritania[1] (latinez: Mauretania) antzinako Libiako eskualdea izan zen, egungo Maroko eta mendebaldeko Aljerian zegoena. Hegoaldean Sahara, mendebaldean Numidia eta ekialdean Ozeano Atlantikoa zituen.

Mairuen erresuma burujabea, Kartago erori ondoren, erromatarren erresuma-basailu bilakatu zen. K.o. I. mendean, Klaudio enperadoreak orduko Mauretania bitan zatitu zituen: Mauretania Caesariensis eta Mauretania Tingitana, muga Muluya ibaian zutenak.

Erromatar konkista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma K.a. IV. mendetik hasi zen aipatzen idazkun klasikoetan, punikoekin merkataritza egiten hasi zenean. Baga, K.a. III. mendearen amaierako erregeak, Erromarekin aliantza adostea aukeratu zuen bigarren gerra punikoan, eta hurrengo errege mauritaniar guztiek hautaketa diplomatiko berbera egin zuten. Bocchus II erregearen heriotzaren ondoren, K.a. 33.ean, Oktaviok erresuma administratzea erabaki zuen, erreinu bezero izaera eman zion, gero, eta Erroman hezitako errege bat jarri zuen tronuan k.o. 25. urtean, Juba II.a, eta gero haren seme Mauritaniako Ptolomeo.

Juba II.aren eta bere seme Ptolomeoren denarioa.

K.o. 40. urtean Kaligulak Ptolomeo, Mauritaniako erresumako erregea, hiltzeko agindu zuen, eta bere erresuma erromatar probintzia berri bihurtu. Altxamendu bat lehertu ondoren, Edemon, Ptolomeo errege ohiaren libertoa buru zela, baina Kaligularen oinordekoa izan zen bere osaba Klaudiok matxinada menderatu eta erresuma zaharra bi probintziatan zatitu zuen 42. urtean. Bien arteko mugatzat Muluya ibaia hartu zen, gaur egungo Oranetik 60 bat kilometrora kokatua: mendebaldeko zatia, Mauritania. mendebaldean Mauritania Tingitana sortu zuen, hiriburua Tigris zuena, egungo Tanger. Ekialdean, Mauretania Caesariensis eratu zuen, Cearea hiriburutzat zuena, egungo Cherchel, Argelian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre