Melissa Jiménez (kazetaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melissa Jiménez (kazetaria)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMelissa Jiménez Dionisio
JaiotzaLieja1987ko ekainaren 26a (36 urte)
Herrialdea Belgika
 Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Marc Bartra (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Dazn

IMDB: nm5882720 Twitter: MELI_JIMENEZ Instagram: melissajimenezgp Edit the value on Wikidata

Melissa María Jiménez Dionisio, ezagunagoa Melissa Jiménez izenez (Lieja, Belgika, 1987ko ekainaren 26a) DAZN streaming zerbitzurako lan egiten duen kirol-kazetaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Antonio Jimenez (espainiar emigratzaileen semea, 1963an Granadan jaioa) eta Luciana Dionisio italiarra dira. Sara izeneko ahizpa txikia du. Bi urte zituela, Bartzelonara joan zen, aita JJ Cobas-en agindupean, Munduko Motoziklismo Txapelketan lanean hasi baitzen.

Oso herri txiki batean hazi zen, Bartzelonatik 60 km-ra, eta ahal zuen guztietan joaten zen aitarekin lasterketetara. Txikitatik argi zuen MotoGP-ko Munduko Txapelketan lan egin nahi zuela.

Komunikazio Zientziak ikasi zituen Bartzelonan eta Onda Ramblan egin zituen praktikak. Bi urte eman zituen lanean, bai irratian, bai 25TVn, eta karrera bukatutakoan Madrilera joan zen.

Kazetari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen hasi zen MarcaTVrekin elkarlanean. Urte eta erdi geroago, SKY Italiak motoen emanaldiak eskaini zizkion, eta Milanera joan zen, aurre denboraldiko entrenamendu batzuen berri ematera. Prentsako buru lan egin zuen Moto2ko "Forward Racing" talde suitzarrarentzat.

2013. urtean, Mediaset Españak Espainiara itzultzeko aukera eman zion, bere kirol-erredakzioan sartzeko.[1][2] Motoziklismoko emanaldi-taldean hasi zen, paddock-ean erriemaile lanetan, Lara Álvarez ordezkatuta.[3][4] Bi urte geroago, Melissak Instagrameko kontuaren bidez jakinarazi zuen ez zuela jarraituko MotoGP-ko berriemaile taldean.[5][6]

2016ko urrian, Antena 3 Tu cara me suena saioaren gonbidatua izan zen bosgarren denboraldian. Nelly Furtado izan zen, I'm like a bird abestia kantatzeko.[7]

2022tik, DAZN F1-eko taldeko kide da, 1 Formulako zirkuituetan, Albert Fábregarekin batera, Sari Nagusien saio guztietan.

Telebistako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25TV telebista-katean hasi zuen bere ibilbidea, eta, ondoren, Marka TVn hainbat saio aurkeztu zituen: Tiramillas, Marca Motor, Marca Player, eta Zamoras y Pichichis. Ordura arte, Skyren Italiako dibisiorako lan egiten zuen, Sysprt24h saioan motor-espezialista. 2012an, Telecincok fitxatzeko zorian egon zen. Azkenean, kateak Lara Álvarez aukeratu zuen eta Jiménez Sky Italiara itzuli zen. Han, estudiotik karreren laburpenak egiten zituen. Telecincok bigarren aldiz deitu zionean, Alex De Angelisekin (Moto2) spot bat grabatzen harrapatu zuen Italian. 2013tik 2015era bitartean, Telecincoko MotoGP saioan, Nico Abadekin batera, paddock-ean bertan egiten zituen erreportaiak. 2016ko martxoan, MotoGP-ko buru zela bi urte eman ondoren, Mediaset Españak kazetariaren irteera iragarri zuen hurrengo denboraldirako.[8][9]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko ekainetik 2014ko otsailera, harreman sentimentala izan zuen Dani Martín abeslariarekin.[10]

Hilabete batzuk geroago, orduan Bartzelona futbol taldeko Marc Bartra futbolariarekin hasi zen harremanetan.[11] 2015eko martxoaren 10ean jakinarazi zuten lehen alabaren zain zeudela. 2015eko abuztuaren 18an, Melissak bikotearen lehen alaba erditu zuen Bartzelonan, Gala Bartra Jiménez izeneko neskatoa.[12][13]

2016ko ekainean, Dortmundera (Alemania) joan zen bizitzera, bere une horretako bikotekideak Dortmundeko Borussia taldearekin fitxatu zuelako.[14]

2016ko urriaren 10ean bikoteak, sare sozialen bidez, bere konpromisoa iragarri zuen.[15] 2017ko ekainaren 18an Bartzelonan ezkondu ziren.[16]

2017. urteko abenduaren 24an, Instagrameko kontuan jakinarazi zuen bere bigarren alaba espero zuela. 2018an Marc Bartrak Real Betisek fitxatu zuenez, Melissa Jiménezek Sevillara aldatu zuen helbidea.[17] Abril Bartra Jiménez 2018ko apirilaren 25ean jaio zen Sevillan.[18]2019ko maiatzaren 13an, Instagramen kontuaren bidez jakinarazi zuten hirugarren umea izango zutela. 2019ko urriaren 26an jaio zen bikotearen Max Bartra Jiménez.[19]

2022ko urtarrilean iragarri zuten zenbait hilabetetan banan bizi zirela, eta banantze-prozesuan zeudela.[20]

2023ko maiatzean, Fernando Alonso 1 Formulako pilotuarekin izan zitekeen maitasun-harremanari buruz hitz egiten hasi ziren, eta, zurrumurruak eragiten zituzten dokumentu grafikoak izan arren, bietako inork ez zuen berretsi. Antena 3en eta Espainiako hainbat komunikabideren arabera, harreman ofiziala da.[21][22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. motocuatro.com. (22 de junio de 2013). Entrevista con Antonio Jiménez: “Bautista es de los pocos que sabe ser piloto y persona al mismo tiempo”. .
  2. abc.es. (5 de febrero de 2014). Melissa Jiménez: la guapa ex de Dani Martín. .
  3. Motorpasionmoto.com. (29 de abril de 2013). Entrevista a los nuevos fichajes de Mediaset; Melissa Jiménez. .
  4. Diario femenino. Melissa Jimenez, sustituta de Lara Álvarez en las motos de Telecinco. .
  5. Diario Sport. (15 de marzo de 2016). Melissa Jiménez se despide de MotoGP, tras dos temporadas. .
  6. Vanitatis. (17 de marzo de 2016). La inesperada salida de Melissa Jiménez del Mundial de Motociclismo de Mediaset. .
  7. El mundo. (15 de octubre de 2016). La Inesperada Actuación de Melissa Jiménez Imitando a Nelly Furtado. .
  8. Ecoteuve.es. (4 de marzo de 2013). Nico Abad, al frente de la MotoGP de Telecinco, junto a Melissa Jiménez. .
  9. «Melissa Jimenez no seguira en Moto GP» abc.
  10. VerTele. (21 de abril de 2014). Melissa Jiménez habla por primera vez de su ruptura con Dani Martín. .
  11. El mundo. (23 de mayo de 2014). Melissa Jiménez y Marc Bartra confirman su amor en las redes. .
  12. Revista Hola!. (10 de marzo de 2015). Melissa Jiménez y Marc Bartra esperan su primera hija. .
  13. Revista Hola!. (18 de agosto de 2015). Melissa Jiménez y Marc Bartra, papás de una niña. .
  14. Revista Hola!. (31 de julio de 2016). La nueva vida de Marc Bartra y Melissa Jiménez en Alemania. .
  15. La Vanguardia. (11 de octubre de 2016). Marc Bartra le pide matrimonio a Melissa Jiménez. .
  16. Vanity Fair. (18 de junio de 2017). Marc Bartra y Melissa Jiménez culminan tres años de relación dándose el "sí quiero". .
  17. «Marc Bartra y Melissa Jiménez regresan a España» Diez minutos 31 de enero de 2018.
  18. La Vanguardia. Nace la segunda hija de Melissa Jiménez y Marc Bartra. .
  19. Melissa Jiménez y Marc Bartra presentan públicamente a su hijo Max. .
  20. Las pistas que confirman que Melissa Jiménez y Marc Bartra llevan vidas separadas desde hace meses. .
  21. «¡Se confirma su noviazgo! La relación de Fernando Alonso y Melissa Jiménez va mucho más allá de las pistas» Antena 3 5 de junio de 2023.
  22. (Gaztelaniaz) Campos, Paula Alonso, Rosa. (2023-05-31). «Fernando Alonso y Melissa Jiménez: la foto que confirma la relación» Superdeporte (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]