Michael Tippett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Michael Tippett
Bizitza
Jaiotza Londres1905eko urtarrilaren 2a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1998ko urtarrilaren 8a (93 urte)
Hezkuntza
Heziketa Fettes College
Royal College of Music
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, musikagilea, musikaria, autobiografialaria eta musikologoa
Lan nabarmenak Symphony No. 4
Symphony No. 3
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts
Genero artistikoa opera
IMDb nm0864137
web.archive.org/web/20061205051110/http:

Sir Michael Kemp Tippett (Londres, 1905eko urtarrilaren 2a - ib., 1998ko urtarrilaren 8a) britainiar musikagilea izan zen.

Londresko Royal College of Music-en egin zituen ikasketak, eta han, Berpizkundeko polifonia eta Beethovenen lana aztertu zituen. Azken musikagile horren lana eredu bihurtu zen Tippettentzat, eta hortik abiatuta egin zituen lehenengo lanak, esate baterako, harizko orkestra bikoitzerako kontzertua (1938-1939). Pedagogiak (Jungen eragina) eta politikak (Trotskiren pentsamenduen eragina) erakarrita, hainbat kargu bete zituen Morley Collegen, 1933tik 1951ra bitartean. Bigarren Mundu Gerran bakezale aurkeztu zuen bere burua (espetxeratu egin zuten kontzientzia-eragozpenagatik). Lirismo bortitza da bere lanen ezaugarri nagusia (A Child of Our Time, oratorioa, bakarlari, abesbatza eta orkestrarako, 1939-1941; harizko laukotea, 1941-1942; lehenengo sinfonia, 1944-1945). 1946tik 1952ra bitartean, bere lehenengo opera egin zuen, The Midsummer Marriage. King Priam (1958-1961) bigarren operan, Tippettek tonalitatea baztertu zuen, eta doinu-unibertso oparo eta indartsu baterantz egin zuen. Joera berri hori nabarmen ikusten da orkestrako kontzertuan (1962-1963) eta The Vision of Saint Augustine oratorioan (1963-1965). Azken partiturek aurreko estilo horien guztien sintesi moduko bat proposatzen dute: The Knot Garden opera (1966-1969), hirugarren sinfonia (1970-1972), The Ice Break (1973-1976) opera, laugarren sinfonia (1976-1977), New Year opera (1988).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]