Michelin Kirol Kultur Elkartea
Sorrera | 1947-1995 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Udal Futbol Zelaia (Michelin)[1] Lasarte-Oria edukiera: 1.194 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
1994-95 | Desagertua | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Michelin Kirol Kultur Elkartea Lasarte-Oriako kirol elkartea da. 1947an sortu[1] eta 1995ean desagertu zen[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sociedad Deportiva Cultural Michelín 1947an Lasarten sortu zuten, orduan Hernani eta Urnieta artean zatitutako auzoa. Kluba 1934an herrian kokatutako Michelin frantziar enpresak bultzatu eta babestu zuen.
1970eko hamarkadan, 4 denboraldi eman zituen Hirugarren Mailan: 1970-71, 1974-75, 1975-76 y 1977-78 hain zuzen ere. Bitan Copa del Generalísimo txapelketan parte hartu zuen: 1970-71an Real Oviedok lehenengo errondan kanportatua eta 1975-76an. 1978an maila utzi zuen.
1980ko hamarkadan, Lasarte-Oria udala bihurtu eta Lasarte-Oria KE, Texas edo Ostadar SKT bezalako talde berriak sortu zuten Michelin kalterako[2].
1994-95 denboraldian desagertu zen, ia 50 urte pasa eta gero.
Sailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbolari ez ezik beste kirolei ere ekin zizkion elkarteak, tartean igeriketa eta arraunketa.
Futbol Zelaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Michelinek lantegiaren ondoan kokaturiko Michelin futbol zelaian[2] jokatzen zuen, gero Udal Futbol Zelaia izango zena. 1997an berreraiki zuten.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 4
- Emaitzarik onena: 9.a (Hirugarren Mailako II. Multzoa, 77-78 denboraldia)
Arraunketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasarte Michelin Kirol Kultur Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1965 (60 urte) |
Herria | ![]() |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | urdina eta horia |
Trainerua | Lasarte Eugenio ta Benito |
Palmaresa | 2 Kontxako Bandera 1 Espainiako Txapelketa 6 Gipuzkoako Txapelketa |
Arraunketa saila, tostako modalitatean, goi mailan aritu zen 1970eko hamarkada osoan, Lasarte-Michelín izenarekin. Patroiak Klaudio Etxebarria "Gorria" (1969an)[3] eta Antonio Oliden[4] oriotarrak izan ziren. Palmaresean izarra (*) duten datak Michelin izan aurretiko emaitzak dira, Lasarte izenarekin lorturikoak.
Kolorea eta trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasarteren kolorea gorria zen Michelin lantegiak babestu zuen arte. Orduan enpresaren kolore urdina eta horia hartu zituen. 1975. urtean Eugenio Zabala eta Benito Lertxundi arraunlariak hil ziren Orioko barran, trainerillarekin itsaso txarrean entrenatzen ari zirela, eta haien izena hartu zuen traineruak.[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965. urtean sortu zen arraun saila eta 1969rako Kontxako Bandera, Espainiako Txapelketa eta Nerbioiko Sari Nagusia irabazi zituen. 1970. hamarkadan puntako taldea izan zen eta Kontxako bandera berri bat eta bandera garrantzitsuak irabazi zituen.
1979an izan zuen azkenengo denboraldia.
- Txapelduna (2): 1969 eta 1973.
- Bigarrena (4): 1970, 1971, 1974 eta 1977.
- Hirugarrena (3): 1967*, 1968 eta 1978.
- Sailkapen estropadako irabazlea (1): 1977.
- Sailkatua (8): 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978 eta 1979.
- Txapelduna (1): 1969[6].
- Bigarrena (7): 1970, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976 eta 1977.
- Hirugarrena (1): 1971.
- Txapelduna (6): 1970, 1974, 1975, 1976, 1977 eta 1979.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nerbioiko Sari Handia (2): 1969 eta 1975.
- El Corte Ingles Bandera (1): 1974.
- Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1973 eta 1975.
- Zarauzko Ikurrina (1): 1977.
- Sagarzazu memoriala (Hondarribian): 1971.
- Donibane Lohitzuneko Saria: 1972.
- Huarte Iterlinen Saria: 1972.
- Vigo Hiria Saria: 1973.
- Santanderko Bandera (3): 1973, 1974 eta 1975.
- Printzearen Kopa (Santanderko Banderan): 1973, 1974 eta 1975.
- Astilleroko Bandera (3): 1973, 1974 eta 1979.
- Beraun Sari Handia (1): 1974.
- Santoñako Bandera (1): 1979.
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (3): 1954*[3], 1973, 1974 eta 1978.
- Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa (2): 1974 eta 1979.
- Zarauzko trainerilla estropadak (4): 1954*, 1956*, 1957* eta 1974.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (1): 1956*.
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (1): 1974
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «[FRE S.D.C. Michelín (equipo)»] www.futbol-regional.es (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ a b Ostadar SKT – Ostadar SKT. (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) MANJARRÉS, JUAN F.. (2019-09-08). «Campeones en la Concha hace medio siglo» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) VALLÉS, TXEMA. (2020-12-13). «Lasarte:Homenaje al patrón de remo Antonio Oliden hoy en Manuel Lekuona» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-19).
- ↑ «Eugenio eta Benito, Orioko barran hil orain 50 urte -» Orioguka.eus (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ «Campeonato de España» traineras.es (kontsulta data: 2024-05-19).