Mileva Marić
Mileva Marić | |
---|---|
(1912) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Titel (en) eta Voivodina, 1875eko abenduaren 19a |
Herrialdea | Hungariako Erresuma Alemania Serbia |
Bizilekua | Novi Sad Smíchov (en) |
Lehen hizkuntza | serbiera |
Heriotza | Zürich, 1948ko abuztuaren 4a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery Nordheim (en) |
Familia | |
Aita | Miloš Marić |
Ama | Marija Ružić |
Ezkontidea(k) | Albert Einstein (1903 - 1919) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Einstein family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea ETH Zürich Heidelbergeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana serbiera Kroaziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, fisikaria eta matematikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Mileva Marić (serbieraz: Милева Марић;Tilen, 1875eko abenduaren 19a - Zürich, 1948ko abuztuaren 4a) serbiar matematikaria izan zen. Einsteinen lehenengo emaztea eta laguntzailea izan zen. Einsteini egotzitako aurkikuntzetan izandako partaidetza-mailari buruzko eztabaida handia dago, bai esparru zientifikoan bai kanpoan, hala ere, Alberten lanen eta Milevaren arteko erromantzearen arteko bat-etortze daten inguruko aieruak baino ez daude.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titelen jaio zen, Voivodina probintzian, orduan austrohungariar inperioaren barruan zegoena (gaur egun Serbia) bertako familia baten baitan. Txikitatik nabarmendu zen bere adimenagatik eta musikarekiko, pinturarekiko, fisikarekiko eta matematikarekiko interesagatik.
Novi Saden neskentzako eskolan ikasi zuen; bigarren hezkuntzako ikasketak jarraitu ahal izateko eta ondoren unibertsitatean matrikulatu ahal izateko, aitak baimen berezia eskatu zuen; izan ere, neskei ez zitzaien uzten hezkuntza maila horretako eskoletara joaten, gizonezkoentzat gordeta baitzeuden.
1888tik aurrera, Sremska Mitrovicako bigarren mailako institutuan ikasi zuen, Fisika eta Kimikako laborategi bikaina zuena (Trbuhovic-Gjuric 1983), non 1890ean graduatu zen, matematikan eta fisikan kalifikazio gorena lortuz (Krstic, 1891). Zagrebeko Errege Ikastetxean ikasle bezala onartua izan zen, fisika klaseetara joateko baimen berezi batekin, gizonezkoentzat erreserbatua baizegoen. (Trbuhovic-Gjuric, 1883; Krstic, 1891).
Unibertsitatean zegoela, Nikola Teslaren lagun egin zen. 1896.urtean Zurich-eko Institutu Politeknikoan sartu zen, non emakume ikasle bakarra zen. Einsteinek ere urte horretan hasi zituen bere ikasketak. Einsteinek eta Milevak alaba bat izan zuten ezkondu aurretik, Lieserl, zeina adopzioan eman zutela uste den. Einstein eta Maríc 1903.eko urtarrilaren 6an ezkondu ziren. Ezkontza honetatik Hans Albert Einstein eta Eduard Einstein jaio ziren. Lehenengoa Ingeniaritza hidraulikoko irakasle izatera ailegatu zen Kaliforniako unibertsitatean,eta bigarrena ospitale psikiatriko batean sartu zuten eskizofrenia izateagatik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mileva Marić |
Artikulu hau Serbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |