Mohammad Reza Geraei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohammad Reza Geraei

Bizitza
JaiotzaXiraz1996ko uztailaren 25a (27 urte)
Herrialdea Iran
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakborrokalaria
Pisua70 kilogramo
Altuera178 zentimetro

Twitter: mr_geraei Edit the value on Wikidata

Mohammad Reza Geraei (persieraz محمدرضا گرایی, Shiraz, Iran, 1996ko uztailaren 25a) borroka greko-erromatarreko kirolari irandarra da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen 67 kilogramotako kategorian[1].

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an hasi zen nazioarte mailan emaitza aipagarriak lortzen, Asiako Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuenean. 2019an Asiako txapelduna eta Munduko 23 urtez azpiko txapelduna izan zen.

Tokioko Olinpiar Jokoetan 67 kilogramotako kategorian lehiatu zen eta urrezko domina eskuratu zuen finalean Parviz Nasibov ukrainarrari 9-1 irabazita.

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 67 kg
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2019 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina 72 kg
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2018 Jakarta ( Indonesia) 3. postua, brontzezko domina 67 kg
Asiako txapelketak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2019 Xi'an ( Txina) 1. postua, urrezko domina 72 kg
Asiako txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2019 Ulan Bator ( Mongolia) 2. lekua, zilarrezko domina 72 kg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El iraní Mohammadreza Geraei gana el oro en lucha grecorromana 67 kg» Tokio 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]