Moncef Marzouki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Moncef Marzouki
Moncef Marzouki2.jpg
Tunisiako presidentea

2011ko abenduaren 13a - 2014ko abenduaren 31
Fouad Mebazaa Itzuli - Beji Caid Essebsi
Member of the Constituent National Assembly Itzuli

2011ko azaroaren 22a - 2011ko abenduaren 13a - Samia Abbou Itzuli
Bizitza
Jaiotza Grombalia Itzuli1945eko uztailaren 7a (74 urte)
Herrialdea  Tunisia
Heriotza  (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Beatrix Rhein
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Estrasburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzak arabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, medikua, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Congress for the Republic Itzuli
Hizb Al-Harak Itzuli
www.moncefmarzouki.com/

Mohamed Moncef Marzouki (arabieraz: محمدالمنصف المرزوقي‎, Muhammad al-Munṣif al-Marzūqī; Grombalia, Tunisia, 1945eko uztailaren 7a - ) Tunisiako politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bera erlijioari garrantzi handia ematen zion familia batean jaio zen. Aita Salah ben Yussefen aldekoa zuenez, Marokon erbesteratu ziren. Ondoren, Frantzian egin zituen medikuntzako, neurologiako, ikasketak[1].

1979an lehen erbesteari amaiera eman eta Susako unibertsitatean lana lortu zuen, eta hortik abiatuta militantzia politikoan hasi zen. Tunisiako Giza Eskubideen Ligako lehendakari aukeratu zuten 1989an eta Zine El Abidine Ben Ali presidentearen kritiko nagusienetako bat bihurtu zen orduan[1].

1991n, gobernuak Ennahda alderdi islamistaren kontra hasitako erasoen aurka azaldu zen eta horregatik, islamisten gertuko izatea leporatu zitzaion. 1994an presidentegai izaten saiatu zen Ben Aliren aurka, eta handik aurrera Marzoukiren aurkako presioa gogortu egin zuen gobernuak[1].

2001ean CPR Errepublikaren aldeko Biltzarra jaio zen, baina politikan ezin zuenez parte hartu, berriro, Frantzian erbesteratu zen. 2011n Tunisiara itzuli zen parlamentuak trantsiziorako presidente aukeratu zuen. Handik aurrera, Ben Aliren ingurukoen ezkerrekoan kritikak jaso zituen islamistekin zuen loturagatik[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d M. R., «Erbestetik, presidente kargura», Berria, 2014-11-23