Beji Caid Essebsi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beji Caid Essebsi
Béji Caïd Essebsi 2015-05-20.jpg
Tunisiako presidentea

2014ko abenduak 31 -
Moncef Marzouki
Minister of Interior


enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Sidi Bou Said1926ko azaroaren 29a (91 urte)
Herrialdea  Tunisia
Hezkuntza
Heziketa Paris Law Faculty
Sadiki College
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Call for Tunisia
Constitutional Democratic Rally
Beji caied essebsi signature.png

Beji Caid Essebsi (edo el-Sebsi, arabieraz: الباجي قائد السبسي‎, transliterazioa al-Bājī Qāʾid as-Sabsī) (Sidi Bou Said, Tunisia, 1926ko azaroaren 29a -) Tunisiako politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaera burgesduneko familia batekoa da, eta, kolonietan bizitako gazte askok bezala, familiak metropolira bidali zuen goi mailako ikasketak egiteko. Horregatik, zuzenbidea ikasi zuen Parisen. Gero, politikan, independentzia aldarrikatzen zuten mugimenduetan hasi zen parte hartzen eta Neo Destour alderdi nazionalistako kideen defentsa ere aritu zen abokatu moduan jardunez[1].

Tunisiak 1956an independentzia lortu eta gero, Habib Bourguiba Neo Destourko buruzagia izendatu zuten presidente, alderdi bakarreko sisteman. Harez geroztik, Essebsik politikan jardun du Bourguibaren aholkulari gisa hasieran, eta 1971ra arte hainbat kargu edukiz: Segurtasun Nazionalerako buru, Barne eta Defentsa ministro, Frantzian enbaxadore...[1]

Bere bizitza politikoan erregimeneko parte izan arren berarekin desadostasunak edukitzeagatik bihurtu da ezagun. Honen ondorioz, 1970eko hamarkadan politika gorena alboratu zuen eta berriro, 1980ko hamarkadan itzuli zen, Bourguibaren azken urteetan eta Zine el-Abidine Ben Aliren lehenetan. 1990eko hamarkadan berriz politika utzi egin zuen, eta 2011ko matxinadan itzuli zen berriro, erreforma gidatu zezakeela ikusi zuelako. Islamistek eta ezkerrak, hala ere, ez dute konfiantzarik Essebsirekin[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c M. R., «Erregimenari lotutako disidentea», Berria, 2014-11-23