Edukira joan

Moriscos

Koordenatuak: 41°00′30″N 5°35′00″W / 41.008333333333°N 5.5833333333333°W / 41.008333333333; -5.5833333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Moriscos
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia
AlkateaJesus Manso Pedraz (en) Itzuli
Izen ofizialaMoriscos
Posta kodea37430
INEk ezarritako kodea37207
HerriburuaMoriscos (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°00′30″N 5°35′00″W / 41.008333333333°N 5.5833333333333°W / 41.008333333333; -5.5833333333333
Map
Azalera12,08 km²
Altuera844 m
MugakideakAldearrubia, Aldealengua, Cabrerizos, Villares de la Reina, Castellanos de Moriscos eta Gomecello
Demografia
Biztanleria552 (2023)
29 (2022)
alt_left 195 (%35,3) (%42,4) 234 alt_right
Dentsitatea46 bizt/km²
MatrikulaSA
aytomoriscos.com

Moriscos Armuña eskualdean dagoen Salamancako probintziako udalerria da. Salamancatik bost minutura; 9 kilometrora hain zuzen ere. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 163 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas-mailaren gainetik 848 metrora dago eta herriak 12,08 kilometro koadroko azalera dauka. Gomecellorekin egiten du muga iparraldean, Castellanosekin mendebaldean, Aldearrubiarekin eta Aldealenguarekin ekialdean eta Cabrerizosekin hegoaldean.

Lurra gorrixka da, eta batez ere, granitoz osatua da. Lur mota hori oso egokia da zerealak landatzeko.

Moriscosek klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak gogorrak eta luzeak dira, udak berriz laburrak eta berotsuak. Udaberria, bestalde, hasieran hotza da baina amaieran epela da, eta udazkenaren lehen asteak epelak izan ohi dira, baina udazken bukaera hotza da.

Alde batetik, neguan elurte asko daude eta askotan tenperatura zero azpitik hamar gradutaraino jaisten da. Beste aldetik, udan tenperatura hogeita hamazazpi gradutaraino iristen da. Urte osoan, prezipitazio gutxi daude (normalean udaberrian eta udazkenean )

Moriscosen ez dago zuhaitz askorik, txopo batzuk bakarrik ikus daitezke bertako errekaren ertzeetan.

Faunaren barruan espezie mota ezberdinak daude. Esate baterako, erbiak, eperrak, galeperrak, zikoinak, arabazozoak, marraskariak, narrastiak...eta abar.

Moriskoko platerik ospetsuena Armuñako dilistak dira. Oso gozoak dira.

Gaur egun 180 biztanle daude Moriskosen. Baina adituek esaten dute urte batzuk barru, 5000 biztanle edukiko dituela. Momentu honetan, etxebizitza asko eraikitzen ari dira (txaletak, adosatuak....).

Morisqueñoek esaten dute San Pedro eliza eraikin adierazgarrienetako bat dela. Erromaniko estiloan eraikia, eliza handi honen ate nagusian gurutze handi bat dago. Elizaren barruan Erromesaren Amabirjina dago eta bere omenezko jaia abuztuaren lehengo asteburuan ospatzen da.

Herri honetan landa-etxe bakarra dago. Antzina abadia bat zen. Gaur egun, ordea, eraikin osoa bisitariak jasotzeko egokitua dago.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]