Armenteros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Armenteros
 Gaztela eta Leon
Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Gaztela eta Leon
Probintzia Bandera de la provincia de Salamanca.svg Salamanca
Eskualdea Béjar
Izen ofiziala Armenteros
Alkatea Juan Blazquez Dominguez PP 2015.png
Postakodea 37755
INE kodea 37035
Kokapena
Koordenatuak 40° 35′ 38″ N, 5° 26′ 58″ W / 40.593888888889°N,5.4494444444444°W / 40.593888888889; -5.4494444444444Koordenatuak: 40° 35′ 38″ N, 5° 26′ 58″ W / 40.593888888889°N,5.4494444444444°W / 40.593888888889; -5.4494444444444
Armenteros hemen kokatua: Espainia
Armenteros
Armenteros
Armenteros (Espainia)
Armenteros hemen kokatua: Gaztela eta Leon
Armenteros
Armenteros
Armenteros (Gaztela eta Leon)
Demografia
Biztanleria 281 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -34
% 56,58 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 43,42
Eremua 38,93 km2
Dentsitatea 951,32 bizt/km²
Garaiera 1.065 m
Distantzia 52 km Salamancara
Datu gehigarriak

Armenteros Salamancako udalerria da, Gaztela eta Leonen ( Espainian), Béjar eskualdean dagoena. Béjarreko partidu judiziala eta Aguas de Santa Teresa eta Altos Hormeseko mankomunitateko partaidea da.

Armenterosek 38,93Km² azalera du 2014ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 315 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armenterosen jatorria Behe Erdi Arokoa da. Izan ere, aztarna megalitikoak, aurre erromatarrak eta erromatarrak aurkitu dira herrian bertan eta inguruneetan. Izan ere, herri erromatar bat egon zen, baina bere izena zein den inork ez daki. Erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira, eta garrantzitsuena hainbat txanponez osatutako altxor bat da, Salamancako Museoan dagoena.

Armenteroseko lursail batean, Pero Luego izenekoa, monasterio bisigodo eta erromatar bana egon ziren, beti kontaktuan zegoena Valdejimenako santutegiarekin. Lursail honetan egon zen, desamortizazioaren eraginez desagertu arte, monasterio garrantzitsu bat, bere jatorria Tenpluko Ordena izan ahal zena. Izatez, herrian komentu tenplario bat egon zen .

Herriaren izena fundatzailearen omenez da, Godumer Armentero, hain zuzen ere.

Armenteros, inguruneko herriak bezala, Comunidad de Villa y Tierra de Ávila elkarteko partaidea izan zen, bere birpopulaketaren ostean. Birpopulatuta izan zen, Ávilako lurralde osoa bezala, iparraldetik zetorren jendeagatik, bereziki Ávilako jendeagatik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armenteroseko klima kontinentala da. Udan, tenperaturak altuak dira (28 °C-42 °C), hezetasun eta prezipitazio gutxiekin. Neguan, aldiz, tenperaturak baxuak dira (3 °C-11 °C), prezipitazio gutxiekin baina hezetasun altuagoarekin. Udaberrian eta udazkenean prezipitazioak igotzea normala da, baina baxuak izaten jarraitzen dute.

Paisaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisaia lehorra da, landaredi eta animalia eskasarekin. Landare ohikoenak olibondoa, zuhaixka arruntak eta belar lehorra. Animalia ohikoenak intsektu arruntak, abeltzainen behiak, hegazti intsektiboroak eta haragijaleak.

Turismoa eta leku garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuestra Señora del Rosarioko baseliza
400 urte baino gehiago dituzten harriz egindako etxeak.

Festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuestra Señora del Rosarioko festa, urriaren lehenengo igandea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armenteros Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.