Mogarraz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mogarraz
 Gaztela eta Leon
Plaza Mayor, Mogarraz.JPG
Mogarrazko bandera

Mogarrazko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Gaztela eta Leon
Probintzia Bandera de la provincia de Salamanca.svg Salamanca
Eskualdea Sierra de Francia
Izen ofiziala Mogarraz
Alkatea Maria Concepcion Hernandez Vicente Logotipo del PSOE.svg
Postakodea 37610
INE kodea 37194
Kokapena
Koordenatuak 40° 29′ 27″ N, 5° 59′ 55″ W / 40.490833333333°N,5.9986111111111°W / 40.490833333333; -5.9986111111111Koordenatuak: 40° 29′ 27″ N, 5° 59′ 55″ W / 40.490833333333°N,5.9986111111111°W / 40.490833333333; -5.9986111111111
Mogarraz hemen kokatua: Espainia
Mogarraz
Mogarraz
Mogarraz (Espainia)
Mogarraz hemen kokatua: Gaztela eta Leon
Mogarraz
Mogarraz
Mogarraz (Gaztela eta Leon)
Demografia
Biztanleria 314 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -15
% 52,87 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,13
Eremua 9,05 km2
Dentsitatea 4.109,83 bizt/km²
Garaiera 766 m
Distantzia 85 km Salamancara
Datu gehigarriak
http://www.mogarraz.es

Mogarraz Salamancako probintziako (Gaztela eta Leon) hegoaldeko udalerri bat da, Sierra de Francia eskualdekoa. Salamanca hiriburutik 85 kilometro hegoaldera dago, Ciudad Rodrigoko epaitegi barrutian, Sierra de Francia naturagunearen erdian.

Informazio orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mogarrazko herriaren ikuspegia (2009)

Mogarrazek 2007an 303 biztanle zituen (317 biztanle 2006an, eta 1018 biztanle 1964an), horietatik 157 gizaseme eta 146 emakume.

Mogarrazko herriak ondasun kulturalaren izendapena jaso zuen 1998an, multzo historiko gisa. Herriaren egitura urbanistikoa Erdi Arokoa da guztiz: kale estu eta irregularrak, plaza nagusiaren inguruan antolatuak. Etxe gehienek arkitektura tradizionalari eusten diote: bi solairu eta ganbara, oina harlanduz egina, sarrerako atea bi hegalekoa, fatxadan zurezko bilbadura bistan dela.

Eraikin nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mogarrazko etxe tradizionalen ikuspegi bat (2009)
  • Etxe tradizionalak, Sierra de Franciako herri gehienen gisara: fatxadan zurezko bilbadura dute, harlangaitzez betea, eta atalburuetako harlanduetan grabaturik ageri da etxea egin zeneko urtea, batzuetan jabearen izena ere bai.
  • Andre Maria Zuriaren parrokia eliza: latindar gurutzeko oina du, eta aldare barrokoa. Kanpandorrea bereizia dago elizaren eraikinetik, Italiako eliza barroko askoren gisan.
  • Plaza Nagusia: arkupetua da osorik, azalera irregularra du, zirkulu erdi baten antzeko formaz. Behinola, zezenak korritzen ziren plazan.
  • Santutxoko baseliza eta iturria: herriaren sarreran.
Mogarrazko kale bat, eskuinean santutxoaren horma ageri dela (2009)

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiegunak bi dira: otsailaren 3an San Blasetan; eta abuztuaren 5ean, Andre Maria Zuriarenetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mogarraz Aldatu lotura Wikidatan