Garcibuey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garcibuey
 Gaztela eta Leon
Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Gaztela eta Leon
Probintzia Bandera de la provincia de Salamanca.svg Salamanca
Eskualdea Sierra de Francia
Izen ofiziala Garcibuey
Alkatea Jose Miguel Mata Andres PP 2015.png
Postakodea 37658
INE kodea 37147
Kokapena
Koordenatuak 40° 31′ 00″ N, 5° 59′ 00″ W / 40.516666666667°N,5.9833333333333°W / 40.516666666667; -5.9833333333333Koordenatuak: 40° 31′ 00″ N, 5° 59′ 00″ W / 40.516666666667°N,5.9833333333333°W / 40.516666666667; -5.9833333333333
Garcibuey hemen kokatua: Gaztela eta Leon
Garcibuey
Garcibuey
Garcibuey hemen kokatua: Espainia
Garcibuey
Garcibuey
Demografia
Biztanleria 185 bizt. (2015) Green Arrow Up.svg 3
% 54,59 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,41
Eremua 12,51 km2
Dentsitatea 2.969,38 bizt/km²
Garaiera 691 m
Distantzia 82 km Salamancara
Datu gehigarriak

Garcibuey Salamancako udalerria da, Sierra de Francia eskualdean dagoena, Gaztela eta Leoneko erkidegoan hain zuzen ere. Salamanca hiriburutik 82 km-tara dago. Bejar Garcibueyko auzitegi barrutia da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko erroldaren arabera 232 biztanle zituen, 129 gizon eta 103 emakume. Izatezko bikoterik ez dauka erroldatuta. 12,51 Km2-ko azalera eta 691 Msnm-ko altuera du (altuera neurtzeko baremo bat).

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 218 biztanle zituen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garcibueyren ikuspegi orokorra.

Sierra de Frantziako mankomunitate eta eskualdean kokatzen da, Batuecas eta Sierra de Quilamas natura-parkeen artean. Herri lasaia da oso eta Mediterraneoko klima duenez, edozein urtarotan joateko aproposa da. Landareriari dagokionez, arte, gaztainondo, haritz eta gurbitza nabarmentzen dira; honez gain, zenbait fruta-arbola, olibondoak, gereziondoak, mertxikondoak eta aranondoak. Faunari dagokionez, katamotzak, oreinak, basurdeak, arrano beltza eta putre beltza nabariak dira. Alagón, San Benito eta La Palla ibaiek bere mugak iragaten dute eta euren urek bainatzeko eta arrantzan egiteko balio dute.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940an La Palla-ko urmaela eraiki zen. Ez zen lan samurra izan, alde batetik, ekonomikoki guda osteko garaia zelako, eta beste aldetik, teknikoki ere zailtasunak aurkeztu zituen, orografia zela eta. Garcibuey nekazal gunea da, baina zenbait urtetan lehorteak eraginda putzuak urik gabe geratzen ziren eta soroak ureztatzea ezinezkoa zen. Hortaz, jendearen borondateari esker (haien eskulanei esker, alegia) eta gobernuaren diru-laguntzari esker baita ere, Cilleros, Valero eta Garcibuey erdigunean artean, Collado de la Palla deritzon 3.000 m3-ko urmaela eraiki zen soroak ureztatzeko. Kanalizazio baten bidez La Palla ibaitik ura eramaten da, Corrales inguruan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garcibuey Aldatu lotura Wikidatan