Mu Doktorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Mu Doktorea (jatorrizko japonieraz ドクター・ミュー edo Dokutā Myū ?) Dragoi Bola GT animeko fikziozko pertsonaia da. Hau Umeren sortzailea da eta bere izena ingelesezko mutant hitzetik dator.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mu Doktorea M2 planetan bizi zen zeintzialari bat zen eta bere espezialitatea Machine Mutant (jatorrizko japonieraz マシンミュータント edo Mashin Myūtantoz ?) teknologiaz sortutako androideak ziren. Giru bere sorkuntzetako bat zen, Dragoi Radarra irentsi eta Goku, Pan eta Trunksi espazioko bidaian lagundu ziena. Bere sorkuntzak ziren baita ere Llod eta Rild, Gokuren aurka borrokatuko zirenak.

Hala ere bere sorkuntza handiena Ume izan zen. Mu Doktoreak espazioan Tsufuruen zelulak aurkitu zituen kapsula batean eta horiekin sortu zuen Ume, azken Tsufurua. Umek Mu Doktorea akabatu zuen Gero Doktoreari bere ziborrekin gertatu zitzaion bezala.

Hil ostean infernuan Gero Doktorea ezagutu zuen. Bi zientzialari eroek gauza bakarra zuten buruan: Son Gokutaz mendekatzea. Biek batera Zibor 17 berria sortu zuten, hau Lurrean zegoen jatorrizkoarekin batu zedin. Estrategia bat planeatu zuten infernutik atera eta Lurrera joateko. Infernua eta Lurraren artean atea bat irekitzea lortu eta irtetea lortu zuten, Son Goku infernuan harrapatu zuten gainera. Lurrean jatorrizko 17 aurkitu zuten. Bi 17en fusioaren ondorioz Super Zibor 17 sortu zen. Mu Doktoreak Gero Doktorea akabatu zuen Super 17ren bidez, honek Muri bakarrik egiten baitzion kasu. Baina 17 berriak Mu Doktorea ere akabatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]