Mull

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mull uhartea
Isle of Mull / Eilean Muile
Tobermory udalerriko portua.
Tobermory udalerriko portua.
Geografia
UK Mull.PNG
Kokalekua
Mull hemen kokatua: Eskozia
Mull
Mull
Mull (Eskozia)
Uhartedia Barruko Hebridak
Azalera 875,35 km2
Punturik garaiena Ben More (966 metro)
Administrazioa
 Erresuma Batua
Lurraldea  Eskozia
Argyll eta Bute
Hiri populatuena Tobermory (700 pertsona inguru)
Demografia
Biztanleria 2667
Talde etnikoak Eskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak.
Hizkuntzak Eskoziako gaelera eta ingelesa
Webgunea: http://www.tobermory.co.uk/

Mull (ingelesez: Isle of Mull, Eskoziako gaeleraz: Eilean Muile) Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da. Uharte honetako udalerririk populatuena Tobermory da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

875,35 km2-ko azalera du, aldiz, bere punturik garaiena Ben More (966 metro) mendian kokatzen da. Argyll eta Bute eskualdeko uharterik handiena da eta Barruko Hebridetako bigarrena, Skyeren ondoren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 6000 urtetik hona populatua izan dela badakigu, menhirrak, brochak eta harrespilak aurkitu baitira. K.a. 600 et k.o. 400 artean gotorlekuak eta crannogak eraiki zituzten.

563an Kolunba Ionakoa iritsi zen Irlandatik eta kristautasuna zabaldu zuen monasterio bat eraikiz. XIV mendean "Uharteetako Jaunaren" eskutan zegoen baina 1493an McLean leinuak eskuratu zuen. 1681ean Campbell leinuak hartu zuen.

XVIII eta XIX mendeetako Highland Clearances ("Lur Garaietako garbiketa") gertatu zenean populazioa 10.000 biztanletik 3.000 baino gutxiagotara pasa zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX menderarte jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta arrantza izan ziren, eta baita algen erreketa kelp hautsa lortzeko (xaboia eta beira lantzeko erabiltzen zen).

1964an moila berria eraiki zen Tobermoryn eta turistak etortzen hasi ziren. 1990tik aurrera ekoturismoa bultzatu da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mull Aldatu lotura Wikidatan