Munduko Igeriketa Txapelketa
Munduko Igeriketa Txapelketa | |
---|---|
Mota | recurring tournament (en) |
Indarraldi | 1973 - |
Gertaeraren maiztasuna | 2 urte |
Antolatzailea | World Aquatics |
Kirola | igeriketa |
Osatuta | |
Munduko Igeriketa Txapelketa (Ur-Kirolen Munduko Txapelketa edo FINAren Munduko Txapelketa ere deitua) ur-kirolen nazioarteko lehiaketa gorena da. 1973tik Nazioarteko Igeriketa Federazioak (egun World Aquatics dena) antolatzen du. Bederatzigarren ediziotik, 2001etik, urte bakoitiro izaten da.
Txapelketen puntu nagusia igeriketa lehiaketak dira, 50 metroko igerileku batean. Gainera, lehiaketak egiten dira ur irekietan, igeriketa sinkronizatua, jauziak, garaiera handiko jauziak eta waterpoloa.
Azken edizioetan erabilitako formatua bi astekoa da: lehenengo astea jauzien, ur irekietako igeriketaren eta igeriketa sinkronizatuaren probetarako, eta emakumezkoen eta gizonezkoen waterpoloko txapelketen atariko fasea; bigarren astea igeriketa lehiaketetarako eta waterpoloko bi txapelketen azken fasea.
Diziplinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketa hauen egitarau ofizialak 75 proba ofizial barne hartzen ditu, 6 ur-kiroletan banatuta.
Diziplina | Gizonezko lehiaketak |
Emakumezko lehiaketak |
Lehiaketa mistoak |
Guztira |
---|---|---|---|---|
• Igeriketa • Ur irekietako igeriketa • Igeriketa sinkronizatua • Jauziak • Garaiera handiko jauziak • Waterpolo • Guztira |
20 2 2 5 1 1 31 |
20 2 7 5 1 1 36 |
2 1 2 3 – – 8 |
42 5 11 13 2 2 75 |
Edizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) World Aquatics. Media Guide Doha 2024. , 8-9 or..