Edukira joan

Muthulakshmi Reddy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muthulakshmi Reddy

(1910(e)ko hamarkada)
Member of the Tamil Nadu Legislative Assembly (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPudukkottai State (en) Itzuli1886ko uztailaren 30a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaChennai1968ko uztailaren 22a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadras Medical College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, medikua eta autobiografialaria
Jasotako sariak
KidetzaNational Flag Presentation Committee (en) Itzuli

Muthulakshmi Reddy (Reddi ere letreiatuta Britainiar Indiar iturri batzuetan; 1886ko uztailaren 30a1968ko uztailaren 22a) mediku indiarra izan zen, erreformatzaile soziala eta Padma Bhushan golardoaz saritua.[1]

Muthulakshmi Reddy, Madrasko Kontseilu Legegileko kide izendatu zuten 1926an. Izendapen hori izan zen bere bizitza osoko ahaleginaren hasiera, "emakumeentzako oreka zuzentzeko, abusu sozialak ezabatuz eta estandar moraletan berdintasunaren alde lan eginez". Aktibista femeninoa zen, eta erreformatzaile soziala.[2][3]

Hainbat "lehenengo aldiz" zituen bere izenean: gizonezkoen unibertsitate batean sartu zen lehen ikaslea, House Surgeon (zirujaua) lehen emakumea Amatasun eta Oftalmologia Ospitale Publikoan, lehen emakume legegilea India britainiarrean, Gizarte Ongizateari buruzko Aholkularitza Estatu Batzordeko lehen presidentea, Kontseilu Legegileko lehen emakume presidenteordea, eta lehen emakumea Madras Korporazioan. Avvai Home eraiki zuen 1931n.[4][5]

Reddy, Tamil Nadu-ren Pudukkottai printzearen estatuan jaio zen.[6] Indiako neskek garai hartan zituzten mugak gorabehera, goi-mailako hezkuntza osatu zuen, eta medikuntza-lanbidean onartua izan zen. 1907an, Madras Mediku College-n sartu zen, eta errekor akademiko bikaina lortu zuen.[7] Reddy 1912an graduatu zen, eta Indiako lehen doktoreetako bat izan zen. Urrezko hainbat domina eta bere kredituaren sariak lortu zituen. Handik gutxira, Annie Besant-en eraginpean etorri zen, eta gero Mahatma Gandhi-ren eraginpean.

1947an Red Fort altxatutako lehen bandera nazionalean sartu zuten haren izena.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamil familia batean jaio zen. Bere aita S. Narayanaswami Iyer zen, Maharaja Eskolako Zuzendaria. Ama Chandrammal zuen, Devadasi bat. Devadasi batekin ezkonduta zegoenez, bere aita ostrazizatu egin zuten bere familian. Berak harreman estua garatu zuen bere amaren aldeko familiarekin, eta hurbiltasun horrek Devadasi komunitatearen eta bere arazoen pertzepzio argitu zitzaion. Narayanaswami Iyer-ek tradizioa hautsi eta Muthulakshmi eskolara bidali zuen. Muthulakshmi-ko irakasleek aitak onartutakoez gain beste gai batzuk ere irakastea erabaki zuten bere ikasteko gogoa hain itzela zelako. Pubertaroaren hasieran, eskola uztera behartuta zegoen, baina tutoretzak etxean jarraitu zuten. Chandrammal-ek mutil-lagun bat bilatu nahi zuen, baina Muthulakshmi-k asmo desberdinak zituen. Sorta arruntetik ezberdina izateko beharra adierazi zuen. Emakumeak gizonen mende jartzearen kontra zegoen, eta jendeari entzuten zion bakoitzean, mutilek bakarrik behar zutela hezkuntza matxinatu egiten zen.[8]

Reddy-k Matrikulazio azterketa pasa zuenean Maharaja College-n onartua izateko eskaera egin zuen, baina Zuzendariak edo beste ikasle batzuen gurasoek ez zuten bere eskaera onartu. Bere generoa faktore bat zen, bere aurrekariak bezala. Zuzendariak ikasle gizonezkoak "desmoralizatu" zitzakeela pentsatu zuen. Pudukottai-ren Maharaja ilustratu samarrak ez zituen aintzat hartu eragozpen horiek, unibertsitatean onartu zuen eta beka bat eman zion. Eskolako maistra bihur zitekeela iradoki zuen aitak, baina asmo handiagoak zituen. Madrasko Unibertsitate Medikoan sartu zen, 1912an osatu zituen ikasketak, eta House Surgeon ( Zirujau) bihurtu zen Chennaiko Emakume eta Haurrentzako Gobernu Ospitalean.

Geroago, Sundara Reddy-rekin ezkondu zen, baldintza batekin: "Beti zure berdina bezela errespetatuko nauzu eta inoiz ez dituzu nire nahiak gurutzatuko". 1914an, hogeitazortzi urte zituenean, 1872ko Jatorrizko Ezkontzaren Legearen arabera ezkondu ziren.[9] Ezkondu ondoren, Muthulakshmi-k, Reddy senarraren abizena hartu zuen. Gemini Ganesan aktore Tamil ezaguna Muthulakshmi-ren Ramasamy-ren anaiaren semea da.

Unibertsitateko urteetan, Muthulakshmi-k Sarojini Naidu ezagutu zuen, eta emakumeen bileretara joaten hasi zen. Bere kezkak partekatzen zituzten emakumeak aurkitu zituen, eta emakumeen eskubideen terminoetan heltzen zieten. Mahatma Gandhi eta Annie Besant izan ziren bere bizitzan eragina izan zuten bi pertsonaia handiak. Emakume eta haurren sustapenean aritzeaz konbentzitu zuten. Emakumeak emantzipatzeko lan egiten zuen emakumeak bere gelako lau hormetan konfinatuta zeuden garaian.[10]

Muthulakshmi doktorea Parisko Emakumeen Biltzarrean, 1926

Goi mailako ikasketengatik joan zen Ingalaterrara, eta uko egin zion medikuntzan zuen praktika atseginari, Madraseko Kontseilu Legegilean sartzeko Indiako Emakumeen Elkarteak (WIA) egindako eskaera bati erantzunez. Aho batez aukeratu zuten presidenteordea. Emakumeentzako udal- eta legegintza-frankiziak eragindako asalduraren buru izan zen. Umezurtzek kezkatzen zuten, batez ere neskek. Haientzat doako elikadura eta ostatua atondu eta Chennai-ko Avvai etxea hasi zuen.[11]

Muthu Lakshmi erreforma sozial ugariren egilea izan zen. My Experience as a Legislator (Nire legegile esperientzia) liburuak bere zerbitzua erregistratzen du. Ebazpen bat onartu zuen, emakume eta haurrentzako ospitale berezi bat ezartzeko. Haren iradokizuna onartu zuen gobernuak, eta haurrentzako atal bat ireki zuen amatasun ospitalean. Ikasleek eskola eta ikastetxe guztietan ikuskaritza mediko sistematikoa egitea gomendatu zuen, udalerriek eta tokiko beste erakunde batzuek administratuta. Triplicane-ko Kasturba Ospitalea bere ahaleginen monumentua da.[12]

Bera zen All-Indiako Women's Conference-ko (India Guztiko Emakumeen Konferentzia) presidentea. Burdelak kentzeko eta emakume eta haurren salerosketa inmoralerako lege proiektua onartu zuen. Burdeletatik erreskatatutakoei aterpea emateko ahaleginei esker ireki zuten neskato eta emakumeentzako Avvai Home izeneko etxe bat.

"Aterpetxe guztiak kastetan oinarrituta zeuden, eta ez zituzten onartuko. Ezta eskolek ere. Orduantxe erabaki zuen haiek hartzea eta berak heztea. Horrela jaio zen 'Avvai Illam' (Avvai Etxea) neskato pobre eta behartsuentzat".

Haien ahaleginak zirela eta, neskato musulmanentzako aterpetxe bat ireki zuten, eta bekak eman zizkieten Harijan neskatoei. Ezkontzeko gutxieneko adina, gutxienez, 21 mutilentzat eta 16 neskentzat izatea gomendatu zion Gobernuari.[13]

Muthu Lakshmik ere hasi zuen Minbizia Arintzeko Funtsa. Hori India osoko erakunde bihurtu da: terapia eta minbiziaren inguruko ikerketa uztartzen ditu, eta India osoko pazienteak erakartzen ditu. Gizarte Ongizateko Estatu Batzordeko lehen presidentea bihurtu zen. Lorpen handia da Hartogeko Hezkuntza Batzordean egin zuen lana —Indiako hezkuntza aurrerapenari buruzko ikerketa bat txertatu zuen eta. Komite horretako kide gisa, bidaia luzea egin zuen, eta herrialde osoko emakumeen hezkuntzaren aurrerapena aztertu zuen. Batzordeko kide zen emakume bakarra zen, eta hobekuntza asko ekarri zituen. Roshini AIWCko aldizkari garrantzitsuaren editorea ere izan zen. [hitzordua <span title="This claim needs references to reliable sources. (March 2020)">beharrezkoa</span> da]

Berak borrokan segitu zuen bere kausaren alde bere egunen azkeneraino. 80 urterekin ere, kementsua eta zirraragarria zen. Bere giza kezkek politikatik urrundu zuten, eta bere misiora eta forma gandhiarretara trabatu zen. Indiako presidenteak Padma Bhushan saria eman zion 1956an. Indiarentzako bere bi opari monumentalak Avvai Etxea (umeentzat) eta Minbiziaren Institutoa dira. [hitzordua <span title="This claim needs references to reliable sources. (March 2020)">beharrezkoa</span> da]

Adyar minbiziaren institutoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935eko Mendeurrenaren ospakizunean emandako hitzaldian, minbizia zuten gaixoentzako ospitale bat abiatzeko nahia adierazi zuen. Adyarreko Minbiziaren Institutuaren giltzarria Jawaharlal Nehru lehen ministroak jarri zuen 1952an. Ospitalea 1954ko ekainaren 18an hasi zen martxan, eta bere motako bigarrena izan zen Indian. Gaur egun, minbizia duten ia 80 000 gaixo tratatzen ditu urtean.[14][15]

Zerbitzuak tamil hizkuntzari eta jendeari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berak Tamil musikaren mugimenduarentzat, Tamil hizkuntzaren garapenarentzat lan egin zuen, eta maisu eta idazle Tamilen soldata handitzeko protesta egin zuen. 'Sthree Dharumam 'hilabetekariaren editorea izan zen, Indiako Emakumeen Elkarteak zuzendutako emakumeentzat.

Sariak eta liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nire esperientziak legegile gisa (1930)

Bere My Experience as a Legislator (Nire legegile esperientzia) liburuak Madras Legegintzaldian berak hartutako erreforma sozialen inguruko bere ekimenak kontatzen ditu. Indiako Gobernuak bere Padma Bhushan konfirmatu zuen 1956an, nazioari egindako zerbitzu txalogarriak aitortzeko.[16]

Reddi-k minbiziaren prebentzioan lan egin duten emakumeei ematen zaien sari bat inspiratu du.[17]

2019ko uztailaren 30ean, Google-k Doodle bat erakutsi zuen bere 133. urtebetetzea izango zena ospatzen.[18]

2022an, VR Devikak idatzitako monografia bat argitaratu zen, Muthulakshmi Reddy—A Trailblazer in Surgery and Women’s Rights (Zirujian aurrendaria eta Emakumeen eskubideetan), mediku, erreformista sozial eta feminista ospetsu honek Indiako emakumeen garapenari egindako ekarpenak azpimarratuz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kamatchi, M.. (2016). «Muthulakshmi Reddy: The First Medical Woman Professional in South India» Proceedings of the Indian History Congress 77: 612–623. ISSN 2249-1937..
  2. (Ingelesez) Yadav, Karan. (July 30, 2019). «Dr Muthulakshmi Reddy: The unsung feminist of India» India Today.
  3. «Dr. Muthulakshmi Reddi: A Powerful Face of Nationalist Feminism» The Wire.
  4. https://www.avvaihome.org/
  5. (Ingelesez) Devika, V. R.. (2018-04-26). «Dr. Muthulakshmi Reddy, a rebel with a cause» The Hindu ISSN 0971-751X..
  6. (Ingelesez) Kumar, Sneha. (2018-05-28). «Dr. Muthulakshmi Reddy: Founder Of Adyar Cancer Institute | #IndianWomenInHistory» Feminism In India.
  7. (Ingelesez) «The inspiring story of Dr Muthulakshmi Reddy, Who broke barriers in Education, Medicine and Law» DailyRounds 2019-07-31.
  8. «You are being redirected...» avtarinc.com.
  9. (Ingelesez) They say everything that happens, happens for a reason. But there are those rare people who live their lives in such a manner that they challenge destiny and emerge as great personalities. | Unsungs. .
  10. (Ingelesez) Padmanabhan, Geeta. (2015-03-03). «Stones that tell a story» The Hindu ISSN 0971-751X..
  11. «Avvai Home» www.avvaihome.org.
  12. (Ingelesez) «Hospital Day observed» The Hindu 2019-07-30 ISSN 0971-751X..
  13. «Cancer Institute (WIA) Chennai, Adyar» www.cancerinstitutewia.in.
  14. Adyar Cancer institute
  15. Viswanathan, S.. «The Pioneers: Dr Muthulakshmi» Frontline (The Hindu).
  16. List of recipients of Padma Bhushan awards (1954–59). Ministry of Home Affairs (India) 14 August 2013, 1–9 or..
  17. (Ingelesez) «88 nurses honoured with 'Dr Muthulakshmi Reddy certificate' for their service in cancer prevention» The Hindu 2016-02-07 ISSN 0971-751X..
  18. «Muthulakshmi Reddi's 133rd Birthday» Google.com 30 July 2019.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]